Aurrekoan irakurri nuenez, hemengo telebistako albistegiek gero eta antz handiagoa daukate AEBetan egiten direnekin. Obamaren eta McCainen arteko kanpaina amaigabeari (11 hilabete!) eskaini dioten arreta ikusita, ez dago dudarik.
Baina ez, informazioaren hutsalkeriaz ziharduten hainbat adituk. Irudi deigarriak dira AEBetako albistegien ardatza: Arkansaseko tifoia; Britney Spearsen edo Paris Hiltonen azken agerraldi txoroa; edo poliziak gaizkile bati egindako jarraipen zinematografikoa, helikopterotik filmatuta. Botere politikoa kaosaren eragilea baino ez da, besterik ez ia (agerraldi txoroenak Bush difuntoarenak agian).
Estilo horren jarraitzaileak dira gure albistegi asko eta asko eta magazinekin bereiztea ez da erraza gertatzen. Kate pribatuen eragina gero eta nabariagoa da publikoetan. Audientziak agintzen du, nola ez. Bukatu da Obamaren eta McCainen arteko konbatea. Ea non inbertitzen dituzten orain han uxatutako dolarrak, zein bide hartzen duten ustez informatzea helburu duten albistegiek.
(Telebegi, Goienkaria)
2008/11/07 09:32:33.963 GMT+1
Albistegi amerikanoak
Nork: edu mendibil.2008/11/07 09:32:33.963 GMT+1
Etiketak:
johnmaccain
barackobama
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat