Uda ez da telebista ikusteko garairik aproposena: Villarriba eta Villabajoko lehiakideen txapuzoia bilatzen duten lehiaketa tontoak; lehiaketa tontoagoak oraindik (Emma Garcíaren El juego de tu vida lotsagarrian: ¿Has llegado a desear la muerte de tu suegra?; ¿Te han repugnado alguna vez los besos de tu marido?); futbol taldeek euren izar berrien fitxa astronomikoak ordaintzeko Asian antolatzen dituzten partidu aspergarriak; jairik jai egiten diren saio errepikakorrak; edo itsaso ondoan, sangriaz lagunduta egiten diren saio lasaigarriak... Ez legoke txarto GOITBk Udalako igerilekutik horrelako saio-saiakeraren bat egitea. Zaila izango da Jesus Gilek, neskez inguratuta, jacuzzian sartuta egin zuen saio haren mailara iristea, baina tira...
Edozein modutan, aurten urte olinpikoa da, kirolzaleok gorriz markatuta izaten duguna. Txinoak hain superstiziosoak izanda, 2008-8-8ko data aukeratu dute inaugurazio ekitaldirako. Eskerrak Cuatrok ez daukala Joko Olinpikoen esklusiba... Hain emaitza ona eman dien Podemos leloarekin tabarra ona ematen jarraituko zuten bestela (dena dela, euren produktuak saltzeko orduan abilezia itzela aitortu behar zaie Prisakoei). Txinan, pistan ez dakit, baina TVEko esatarien artean izango da hutsune nabarmen bat: atletismoa hain dotore narratzen zuen Gregorio Parra. Urrezko domina hari emango nioke neuk.
(Telebegi, Goienkaria)
2008/07/18 09:21:03.599 GMT+2
Abuztuan, Pekinera begira
Nork: edu mendibil.2008/07/18 09:21:03.599 GMT+2
Etiketak:
udala
jesusgil
goitb
gregorioparra
pekin2008
uxartejatetxea
cuatro
eljuegodetuvida
emmagarcia
prisa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat