Domekan ez nintzen Anoetan izan. Kale egin nuen. Hala ere, emaitza ikusita ez dut uste ikuskizun aparta galdu nuenik. Reala gaizki, jendea urduri, kazetariak kezkatuta Realaren etorkizunarekin, Bakero entrenatzailea pazientzia eske. Berdin jarraitzen dugu; azken urteotako martxari buelta ezin emanda.
Halako partiduen ostean ez naiz irudiak ikusteko irrikaz egoten, ezta partiduko gorabeherak irakurtzeko desiatzen. Hala ere, El Diario Vasco egunkarian atzo irakurritako komentario batek harritu ninduen:
LO MEJOR. Anoeta dictó sentencia en los cambios. Con 0-2 en el marcador y el Sevilla jugando a placer, Bakero sustituyó a Rekarte a falta de diez minutos para el final. Muchos entendieron el cambio como un castigo al capitán, quien se llevó los mayores abucheos de la jornada. La izquierda no es su posición natural y sufre cuando tiene un rival rápido y desequilibrante. Si a ello se suman una lista interminable de balones perdidos y decisiones absurdas, el resultado es un enfado monumental del respetable.
Zein da el respetable? Bere jokalariei txistu egiten dien zalegoa? Lasai jokatu dezakete Rekartek eta etxeko beste batzuek zaleek txistu egiten badiete? Kapitainari zigorra? Horixe behar dugu! Hobe izango da zigorrak eta haserreak aldagela barrurako lagatzea... Zergatik egoten da askotan giro txarra Anoetan? Aurrera egin dezake Realak zaleen babesik gabe?
Rekarte ez da bere sasoirik onenean egongo, baina Realean hasi zenean partidu bikainak egin zituen ezkerraldean, natural ez duen posizio horretan. Dena den, nire ustez aurrean jokatu beharko luke, Garrincharen pareko driblina duelako.
Diaz De Zerioren golarekin batera, jendearen txistuak izan zen partiduko onena El Diario Vasco-rentzat. Horrela jarraitu ezkero, agur ben-hur!
Idatzi artikulu bat