Irun. Txingudiko aireportua. Zapatu gaua. Ontziratze-atea: 4. Azafata batek nire eserlekuraino laguntzen nau. Abioia irtetera doa. Harrigarria: atzerapenik eta overbooking arazorik ez. Ez da inor kanpoan geratu. Pantailako istorioan hobe horrela geratu izan balitz. United 93 hegazkina. Ez da bidaia atsegina baina film indartsua da, ederto kontatuta. Aktoreak primeran daude (aurpegi ezezagunak, benetako heroiekin gertatzen den bezala) eta haien bidelagun sentitzen zara lehen momentutik. Amaiera (jakinekoa) dotorea ematen dio filmari Paul Greengrass zuzendariak.
2006/08/31 12:58:01.108 GMT+2
United 93
Nork: edu mendibil.2006/08/31 12:58:01.108 GMT+2
Etiketak:
zinea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Filmak baditu txokora egindako dejada batzuk. Amerikarrak noraezean marrazten ditu behin baino gehiagoten eta hori gustuko izan dut. Bonba-gizona eta, berriz, karakterizatuegiak-edo. Hasiera luze xamarra, baina filman sartzen laguntzen duena. Eta kaosa eta estresa. Edozerren gainetik film estresantea.
Nork: Iban Arantzabal .2006/08/31 18:48:13.016 GMT+2
Ba abioia ederto pilotatzearren Oscarretarako izendatu dute Paul Greengrass filmeko zuzendaria…
Estresantea? Film txarrekin estresatzen naiz ni, ez honekin.
Ondo-ondo segi.
Nork: edu.2007/01/26 11:36:04.233 GMT+1