Futbolarekin gozatzeko (eta sufritzeko) egunak dira hauek. Liga puri-purian, Arsenal eta Barça Parisera bidean eta Alemaniako mundialerako kinielak martxan. Olinpiadak eta mundialak izaten diren urteetan ohikoa da telebista modelo berriak plazaratzea. Baina etxean telebistarik modernoena izanda ere, baliteke mundiala ikusteko tabernara edo lagun on baten etxera joan behar izatea (garagardoak eramanda, noski). La Sextak eta Canal Plusek emango dute mundiala.
Jokalariak hasi dira mundialerako beroketak egiten. Hor ari dira Nike eta Adidas, nor baino nor gehiago. Eta zenbait partidutan baino gehiago gozatzen da iragarki horiekin. Nork ez du Ronaldinhoren jogo bonito-a maite? Danone natillak jaten ikusi nuenean dardarka hasi nintzen. Aurretik Michel, Stoichkov, Caminero, Sergi Bruguera, Corretja edo Ferrero azaldu ziren natillok iragartzen. Eta kantu horribilis hura graziarik gabe abesten: Natillas Danone, listas para gustar. Guztiek behea jo zuten natillak dastatu orduko. Amaren babesarekin, Ronaldinho izan da natillen maldizioa gainditu duen bakarra. O Rei.
Idatzi artikulu bat