Egoera surrealistenak ere posible dira Kuban.
Aurreko baten perlatxo bat topatu nuen periodikuan.
Antza, Kubako familia batek erbesteratutako izeba baten errautsekin bazkari ederra egin zuen behin. Herriminak jota, hildakoaren azken nahia Kubara bueltatzea zen, eta Miamitik izebaren errautsak bidali zituzten Kubara, sobreko zopa horietako baten sartuta. Nahastearen ondorioz, Habanako malekoian beharrean, lapikoan zabaldu zituzten izebaren errautsak.
Telebistako iragarki hartan esaten zuten moduan, Avecrem, chup, chup.
Tomas Gutierrez Alea zine zuzendari kubatarrak pasadizo hori kontatzen omen du Los sobrevivientes filmean.
Idatzi artikulu bat