Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/01 11:37:46.392 GMT+1

Wanted: Mourlane Mitxelena

Behin baino gehiagotan pasatu naiz korrika Hondarribiko P. Mourlane Mitxelena kaletik. Kalearen izena irakurtzean zera pentsatu izan dut: apaizaren bat izango al zen P. Mourlane hori?. Oker nenbilen. Mourlaneren gaineko lehen pista jaso nuen atzo artikulu honi esker.

Hala ere, Agirresorondok aitortzen duenez, gauza gutxi jakin daiteke gaur Mourlaneren gainean. Lanean ditugun Elhuyaren hiztegi entziklopedikoan eta Klaudio Harluxet Fundazioaren hiztegi entziklopedikoan ez dute aipatu ere egiten. Biblia eta entziklopedia saltzaileei ez diet etxeko atea zabaltzen. Beraz, Bergarako Udal Liburutegira jo nuen euskal googlea, Auñamendi kontsultatzera. 1885ean Irunen jaioa, Letra eta Historia ikasketak egin zituen Valladoliden. Prentsako hainbat mediotan idatzi zuen Pedro Mourlanek: Novedades, Hermes, Bidasoa, La Esfera, Vida Vasca, El Pueblo Vasco... Auñamendik dionez, La Noche monarkikoa eta Liberal zuzendu zituen. Irungo kronista ere izan zen. Madrilera joandakoan beste hainbat egunkaritan kolaboratu zuen. Auñamendi dixit:

Es testigo de la radicalizacion de la vida política optando por la vía joseantoniana que tentará a tantos jóvenes de aquel momento. En 1935 tomó parte, junto con otros falangistas, en la redacción de la letra del Cara al sol, futuro himno de la agrupación.

Se le considera, además de una de las figuras de relumbrón del régimen, el autor de la célebre frase "Qué país, Miquelarena" contenida en una carta dirigida a su paisano Jacinto Miquelarena.

Toma castaña! Irunen bada Mourlane Mitxelenaren izena daraman beste kale bat. Ondo informatuta egoten den Iturri irundarrak jakingo du zerbait gehiago? Pistaren bat badaukazue, bota. Mourlane Mitxelena, wanted. Reward: Besarkada bat.

PS. Bergarako udalbatzak herriko plaza bati Telesforo Monzon plaza izena jartzea erabaki zuen astelehenean. Ideologikoki kontrakoak, garaikideak izan ziren Monzon eta Mourlane.

Nork: edu mendibil.2005/12/01 11:37:46.392 GMT+1
Etiketak: danetik pixkat | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Edu:

Mourlane Mitxelena niretzat kale bat da. Irungo kale bat. Baina, boteprontoan, ezin esan non dagoen.

Pedro Mourlane Mitxelena niretzat frankista bat da. Baina, boteprontoan, ezin gehitu gauza askorik.

Enpin.

Nork: iturri.2005/12/02 19:48:14.759 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak