Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/28 10:21:03.706 GMT+2

Urrezko Baloia eta Zilarrezko Meloia

France Football aldizkariak aste honetan kaleratu du Urrezko Baloirako hautagaien zerrenda. Mekaguen! Mikel Aranbururekin ahaztu dira! Europan jokatzen ari diren 50 izar dira azaltzen dira listan. Guztien artean erregea nor den izendatuko dute aldizkariko berriemaileek azaroaren 28an. Bien bitartean, Zilarrezko Meloia eman diezaiokegu denboraldiko frakasu handienari, izugarrizko espektatibak sortu eta bere taldeko zaleak desesperatu dituen horri.

Azken urteotan petardo asko egon dira han eta hemen. Beste jokalari asko gainbeheran etorri eta kromotan justu-justu azaltzen dira. Boteprontoan hauekin akordatzen naiz: Marcelinho Carioca, Karembeu, Cvitanovic, Roberto Rios & Peiremans (Hernandez eta Fernandez), Denilson, Palermo, Guerrero anaiak (Zipi eta Zape), Mendieta, Djalminha, Javi Moreno, De Pedro, Gravesen, Mladenovic, Tristan, Lee Chun Soo...

Ea beste bluf horietako bat bururatzen zaizuen. Zilarrezko Meloia nori emango zenioke? Nor ez zenukete sekula zuen taldean ikusi nahi?

Eta Urrezko Baloia nori? 50 hautagai izendatu dituzte, baina lau edo bost jokalariren artean izango da benetako borroka. Realean Kaká moduko jokalari bat izango bagenu... Edo Lampard, edo Gerrard...

Urrezko Baloia irabazi dutenen zerrenda hemen.

Talde majoa osatzeko moduko jokalariak, duda barik. Portero eta guzti gainera: Yashin, Urrezko Baloia irabazi duen atezain bakarra.

Portzierto, zein jokalari handia zen Simonsen txikia!

Nork: edu mendibil.2005/10/28 10:21:03.706 GMT+2
Etiketak: kirolak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Kaixo Edu:

Egun tristea da Realzaleentzat gaurkoa. Duela gutxi enteratu naiz hil egin dela taldea txapeldun egin zuen entrenatzailea: Alberto Ormaetxea.

Etxe inguruan bizi zen, Donostiako Antigua auzoan. Batzutan ikusten nuen kaletik. Eskastuta, azken boladan. Aurpegi txarrarekin. Dena dela, ez nekien gaixo zegoenik.

Urrezko baloia, beraz, berari.

Nork: iturri.2005/10/28 22:03:34.580 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Nire botoa Eto´orentzat. Meloia Rauli emango nioke.

Jordi Culé.

Nork: Jordi.2005/11/02 13:15:43.784 GMT+1

Kaixo,

Yestek merezi du urrezko baloia!!! Kalabaza haundi bat Javi Navarrok eta bere modukoek.

Nork: Ander.2005/11/04 16:59:15.331 GMT+1

Aupa Edu!

Azkenean urrezko baloia Ronaldinhok eraman du. Atzo ikusi nuen gaueko Teleberrian. Ronaldinho-ren ama ere negarrez, hantxe, emozionatuta.

Dena dela nik Etóri emango nioke urrezko baloia. Meloia berriz Beckami edo Real Madrileko beste edozein jokalariri.

Nork: mai.2005/11/29 09:17:22.603 GMT+1

Kaixo futbol-eroei,

Magia, fantasia eta alaitasuna ekarri ditu Ronaldinhok eta nire ustez merezita dauka Urrezko Baloia. Irabazlea bakarra izan behar eta saririk gabe geratu dira Eto’o, Lampard, Kaká, Gerrard… eta beste figura asko. Aurtengo bozketan zortzigarren tokian geratu den Ibrahimovic izan daiteke irabazlea etorkizunean. Edozein modutan, Urrezko Baloia irabazi ez duten futbolari handiak egon dira beti, Lopez Ufarte eta Alkiza tartean.

Aurreko baten, telebistan egin zioten elkarrizketa batean, Maradonak ere zera aitortu zuen: munduko onena, gaur egun, Ronaldinho zela. Sekula izan den futbolaririk onena brasildarra ote den galdetu zion gero kazetariak. Eta Maradonak:

Buenoooo, mi mamá dice que el mejor de todos los tiempos soy yo…

Ni Maradonaren amarekin ados.

Zilarrezko Meloia Maik aukeratzen duen galaktikoari eman diezaiokegu.

Nork: edu.2005/11/29 15:58:43.551 GMT+1

Errenferentziak:

..."http://goiena.net/blogak/edu/">Mathiasen kopilotua abenturak eta desbenturak 2009/12/01 14:53:02.896 GMT+1 Leo Messi eta Meloia Uan, txu, Erreferentzia: Leo Messi eta Meloia - Mathiasen kopilotua 2009/12/02 13:41:20.265 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak