Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/03/02 17:01:07.413 GMT+1

Non dago Mathias?

Migala taldeak emanaldia egin zuen joan den larunbatean Elorrioko Arriola aretoan. Kontzertu ederra eman zuen Migalak, musika laguntzeko irudi zoragarriak (gehienak film zaharretakoak) erakusten zituztelarik. Taldearen azken diskoan Lecciones de vuelo con Mathias Rust izenburuko abestia dator. 1980ko hamarkadaren bukaera aldera bere hegazkin txikiarekin Moskuko Plaza Gorrian lurreratu ondoren ospetsu egin zen Mathias Rust, Sobiet Batasuneko defentsa-sistema agerian utzi zuelako.

Baina non da gaur egun Mathias Rust? Iban Arantzabalek beti esaten du Google dela munduko bilatzailerik onena, baina neure zalantzak dauzkat. Ea guztion artean jakiterik daukagun Mathiasen paraderoa. Gulag-era bidali zuten boltxebikek? Lufthansako pilotua da gaur? Ofizinista aspergarri bat bilakatu da? Zertan dabil Mathias?

Mathiasen pistaren bat badaukazue, bota lasai. Hau ez da Interpola.

Nork: edu mendibil.2005/03/02 17:01:07.413 GMT+1
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jakin dut hemendik Mathias oso zoriontsu bizi dela Alemanian bere bigarren emaztearekin, Athenarekin. Bixitatxoren bat egin beharko diozu, ezta?

Nork: Usoa.2005/03/03 17:27:19.842 GMT+1

Motor bakarrarekin egin zuen balentria? Ez da ez desbentura. Abentura makala Mathiasena eta baita kopilotuarena ere! Ia kopilotuaren abentura honek zer ematen duen.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2005/03/03 17:39:31.210 GMT+1
http://www.goiena.net

Aupa Edu:

Mathias? Ez dakit non dagoen. Hor goian dagoen tinyurl loturan begiratu behar.

Agian egunero haren bila ibiliaz, zeozer topatuko duzu. Badakizu, heltzea ez da garrantzitsuena, bidaia bera baizik.

Plazan, Andu Lertxundik dixit, elkar ikusiko dugu. Bestela, Anoetan.

Aupa Mathiasen kopilotoa!

Nork: iturri.2005/03/05 09:38:32.431 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Mathias Rustena baino balentria handiagoa egin duzue blogen mundu honetan sartzean. Hala iruditzen zait niri. Egunoro orri xuri baten aurrean jarri eta norberaren gogoeta, sentimendu eta iritziak hustuaz pantaila bete. Ez da lan makala!

Mathiasen kopiloto izatea aukeratu duzu. Normala da hasiera batean gidari on bat eduki nahi izatea. Ea noiz bidaltzen duzun Mathias kopilotoaren asientora.

Nork: Inazio.2005/03/05 12:08:18.996 GMT+1

... gustura lagunduko dut bilaketa honetan. Badakizu zer esaten duten: bilaketak berak merezi duela benetan, bukaeran aurkitzen duguna baino. Bueno, pilotu jauna, banoa segurtasun gerrikoa lotzera!

Nork: Leire.2005/03/06 20:37:40.039 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

"non hago! zer zerutan, plaza gorriko Mathias..."

gustora irakurriko dut zuen hegaldien berri,

hasta el infinito i mas alla!

Nork: Olegario Makarrovski.2005/03/07 09:34:52.198 GMT+1
http://www.kaiolumazikinez.blogspot.com/

Hori da hori kopilotua daukana Mathiasek! Baina kopilotu baino pilotu moduan ikusten zaitut nik zu. Lagunduko dizugu bilaketan, baina ez badugu aurkitzen guztion artean gidatuko dugu hegazkina.

Nork: Maider.2005/03/07 12:27:53.248 GMT+1

Aupa kopiloto! Ba al dakizu Mathias maitea bi aldiz atxilotu dutela? Behin Errusian egin zuenagatik eta beste behin... denda baten lapurretan harrapatu zuten!!! Hau bai tipoa hau! www.fabio.com.ar/verpost.php?id_noticia=417

Nork: Alex.2005/03/08 12:05:29.212 GMT+1

Lehengoan Anjel Lertxundik ipinitako analogia horrrekin jarraituz, zurea plaza gorria izango da, Mathiasek lur hartu zuen lekua, helburu zuena. Ahal bezain sarri pasatuko naiz plaza honetatik.

Nork: Jabi.2005/03/09 09:16:26.843 GMT+1
http://www.sarean.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak