Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/12 20:45:01.045 GMT+2

Zarautzen ez da lainorik

Ez dut inoiz bere jatetxean bazkaldu, baina ia egunero bazkaltzen dut Karlos Argiñanorekin. Egiten duen saioa benetan ona iruditzen zait eta Argiñano bera, komunikatzaile aparta. Telebistari dagokionez, bazkalostea alaitzeko Los Simpsons edo "Argiñanoren programa":http://www.karlosnet.com/Programa2005/entrada.php aukeratzea izaten da onena. Esperientzia luzea dauka Argiñanok telebistan. Aurreko denboraldian TVEn jardun ondoren, zeresan ugari eman zuen sukaldariak Telecincora alde egiteak. Iban Zubiaurreren fitxaketan baino milioi gehiago izango ziren jokoan, ziur egon.

Bere ohiko errezetari eutsi dio aurtengo denboraldian: edozeinek gertatzeko moduko platerak, errealizazio bikaina, sukaldariaren jardun grazioso eta martxosoa, Euskal Herriko zein Espainiako txoko eta produktuen goraipamena, bere emazte santuaren goraipamena, txaskarrilloren bat edo beste, Eva ahizparen eta Juan Mari Arzaken bisitak, bere ohiko hizkera (cogollito, salsita, pimientito…) eta hainbat produkturen babesa. Publizitateak agintzen du telebistan, nola ez. Edozein modutan, nire ustez sukaldaritzako programarik onena da *Karlos Arguiñano en tu cocina*. TVE-1ean Jose Andres asturiarra jarri zuten, baina nik Argiñanorekin jarraitzen dut. Argiñanoren aldean, fundamentu gutxi dauka Jose Andresek. Narrasagoa da.

Udako denboraldia dela eta, jatetxearen kanpoaldera atera da Argiñano, eta Getariako arratoia eta Zarauzko hondartza atzean dituela grabatzen dute programa, orain dela urte dezente egin zuten moduan. Ohiko kortinillen ordez, plaian grabatutako irudiak ikus daitezke egunotan: emakumeak pasiuan itsas ertzean, surflariak olatuekin jolasean, gizonen bat periodikua irakurtzen… Oraingoz ez da nudistarik ikusten pantailan.

Lainorik ere ez da apenas ikusten. Antza denez, uda perfektua bizi dute Zarautzen. Argiñanok saltzen dizkigun irudiei kasu egitea baino, hobe eguraldiaren berri barraren atzetik izatea, porsiakaso.

Ohikoa duenez, askotan txiste batekin amaitzen du Argiñanok bere programa. Gaurko programan zera bota du:

- Ya sabeis como se dice olla-express en euskara?

- Gisasola. Guisa sola.

Enpin.

Nork: edu mendibil.2005/07/12 20:45:01.045 GMT+2
Etiketak: telebista | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Alaitasuna+naturaltasuna+xamurtasuna... Nahita ere, ezin hutsik egin. Nahiz inoiz hankasartze erraldoi barkaezinik ihes egin badio ere, (bat datorkit gogora)ezin ukatu Karlos oso argia dala, eta oso programa polita egiten duela.

Bakarren bat irtengo zan kalera mangamotxetan, bere programari kaso eginda. Despistatu asko dabil bazterretan! _

Nork: Patxi.2005/07/13 00:10:43.733 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Zenbat analisi egin daitekeen Argiñanoren programaren gainean! Kontua da, bere errezetak sekulako arrakasta duela, egunero 10 programa ikusienen artean dagoelako. Patxik komentatu duen moduan, alaitasuna, naturaltasuna... transmititzen ditu, eta beharbada hori da jendeak eskertzen duena, hain justu albistegia ikusi aurretik, horiek inoiz gutxi dira alaiak eta!

Eta egia da publizitatearena. Batez ere, erabiltzen dituen oliba olio birjin litrokadengatik. Etxean hala eginez gero, laster arruinatuta geundeke. Baina, publizitatea nagusi!

Nork: Leire.2005/07/13 09:45:29.660 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak