Casale zaharra hil zela 40 urte betetzen dira gaur. Casale zaharrak
ziurrenik El Trinche ikusiko zuen jokatzen noizbait. Casale zaharrak
zortea ekartzen omen zion Central bere bihotzeko taldeari.
Horregatik hain zuzen bahitu zuten El Coloradok, Miguelitok eta haien
lagunek Casale zaharra 1971ko abenduaren 19an. Egun horretan jokatu
zuten Ñulsek eta Centralek, Buenos Aireseko Monumental
estadioan. Centralek irabazi omen zuen, 1-0, eta kanallen garaipena ospatzen heriotza gozoa
izan zuen Casale zaharrak; ¿Qué más quería que morir así ese hombre? ¡Ésa es la manera
de morir para un canalla! Bihotzak huts egin zion Casale zaharrari. 19 de diciembre de 1971 Roberto Fontanarrosa handiak
idatzitako istorio zoragarria da. Inoizko futbol-ipunik onena dela
entzun nion lagun bati aspaldi. Litekeena da laguna zuzen ibiltzea.
(Juan Carlos Rimoldi lagun rosarinoari eskainitako posta)
2011/12/19 13:44:29.058 GMT+1
19 de diciembre de 1971
Nork: edu mendibil.2011/12/19 13:44:29.058 GMT+1
Etiketak:
newell´soldboys
rosariocentral
eltrinchecarlovich
estadiomonumental
buenosaires
robertofontanarrosa
elviejocasale
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat