Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/05 11:16:24.570 GMT+2

Gau magikoa Lleidan

Ostiralean Elgetan iragarrita zegon Arno mentalistaren begiradarengandik ihesi (zelako beldurra!), Lleidaraino joan nintzen aste bukaeran. Eibar futbol taldeak jokatzen zuen han domekan. Arbitroaren laguntza izan arren, ezin izan zuen Eibarrek irabazi. Hala ere, gau magikoa izan zen domekakoa. Amaren aldetik dauzkadan geneek asko tiratzen dute eta aurtengo denboraldian futbol-transfuga bat bihurtzeko zorian nago. Hala ere, berdinketarekin konformatu behar izan ginen domekan. Ez zuen partidu onik egin Eibarrek eta lehen maila igotzeko ametsa zapuzten ari da. Igoerari adeu? Edozelan ere, domekako partiduko gauzarik onena, harmailetan zegoen giroa. 400 bat lagun izan ginen Eibar animatzen. Nire ondoan, Camp D´Esportsen egongo zen zalerik zaharrena: 90 urteko katalan bat, gizon argia eta atsegina.

Partidua amaitzean, trago batzuk hartzen ibili ginen. Ez zebilen jende asko, astelehena lan eguna baitzen Katalunian. Hala ere, egunean zehar eta bezperan ederto pasa genuen. Lleidan txotxongilo mostra ospatzen zen eta anbiente ona zegoen, eibartarren laguntzaz noski. Portzierto, harrituta geratu ginen etorkinen eta beltzen kopuru handiarekin. Lleida beltza!

Domeka gauean, Stones izeneko tabernan jo genuen espuela eta hotelerako bidean, gauerdi aldera, pantaila interaktibo baten bidaiak kontsultatzen ari zen pertsonaia bitxi batekin trink egin genuen. Harekin berbetan hasi eta Irunen bizi izandakoa zela kontatu zigun. Besteak beste, soka bat eta esponjazko bola batzuk zeramatzan eta trukuak egiten hasi zitzaigun. Magia potajia. Taberna batera jo genuen, bigarren espuela jotzera, eta kotxean zeukan baraja amerikanoa ekarri zuen. Umore fineko gizona zen, eta aho zabalik utzi gintuen bere trukuekin. Centenarius da bere izen artistikoa. Bere moduko magoak ilusio saltzaileak direla esan zigun. Ez da gauza txarra.

Ta-ta-ta-txan!!! Centenarius!!!

Hurrengo aste bukaeran Elgetan ospatzear dagoen Magia Mostra aipatu nion, baina ez zeukan haren berririk. Elgetara etortzeko gonbidapena luzatu diot, Iban Arantzabal jaun txit gorenaren baimenarekin noski.

Gau majikoa Lleidan. Arno mentalistarengandik ihesi, Centenariusekin topo egin. Gora magia eta ilusioa!!!

Nork: edu mendibil.2005/05/05 11:16:24.570 GMT+2
Etiketak: danetik pixkat | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Edu:

Ni ere egon naiz Catalunyan. Ederto pasa dut gainera. Nire problema Euskal Herria da. Katalanei alderantzizkoa gertatzen zaie. Normal: problemak errutinak ematen ditu.

Inmigranteak: Euskal Herrian lau inmigrante daude. Catalunyan, berriz, ikusten dira inmigrante asko. Eta Madrilen igande arratsaldean metroan nor dabil? Inmigranteak, batez ere.

Etorkinak eta joakinak.

Eibarpool ez dakit igoko ote den. Pena izango da, baina uste dut 2. mailan geratuko direla.

Aio.

Nork: iturri.2005/05/06 00:01:03.679 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak