2012/05/04 15:20:27.780 GMT+2
M11kel Aranburu
Nork: edu mendibil.2012/05/04 15:20:27.780 GMT+2
Etiketak:
realsociedad
mikelaranburu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/05 20:42:41.762 GMT+1
Jose Maria Zabalza, irundar zinezale amorratua
Zabalza nahiko zuzendari desastrea izan zela antzematen da Gurutzen liburuan, edo behintzat niri hori iruditu zitzaidan. Oker ez banabil, Zabalza Ed Wood moduko bat izan zela esaten da liburuko pasarte baten, eta benetan halaxe dirudi, Zabalzaren azken filmen izenburuei eta emaitzei (zorrak utzi baitzituen han eta hemen) erreparatzen badiegu: Plomo sobre Dallas (1969), La furia del hombre lobo (1970), Bragas calientes (1982) edota La de Troya en el Palmar (1983). Sari bakarra lortu zuen Zabalzak bere ibilbidean zehar, Aberri Eguna 78 dokumental laburrari esker hain zuzen, Zinebin.
Zabalak ofizioa maitatzen zuenik dudarik ez dago. Aukera zuen bakoitzean, ahal zuen dena egiten zuen filmaketa aurrera ateratzeko eta nahiko trebea omen zen filmatze orduan; Gurutzek egubakoitzean azaldu zigunez, El retorno de los vampiros (1972) 24 ordutan filmatzeko erronka hartu zuen bere gain. Emaitzak ere halakoak izango ziren hainbat kasutan... Zineman genero ezberdinak jorratu zituen (beldurrezkoa, westernak, zine-beltza, erotikoa...) eta hainbat antzerki lan ere egin zituen Zabalzak: Camerino sin biombo, Las arañas viajan de noche edo Pensión Rosita.
Egubakoitzean erakusketaren inaugurazioan izan nintzen Irunen eta erdi-txantxetan, Irungo EKT elkartean afaltzen ari ginela, gutxienez negritaren bat zor niola agindu nion Gurutzi, atzoko DVko kronika hau (bertsio digitalean papereko negritak falta dira) irakurri baino lehen. Zorrak kitatzeko eta Gurutz zoriontzeko, egin duen lan bikaina aitortzearren idatzi dut honako post hau. Chapeau, Gurutz!
Nork: edu mendibil.2012/03/05 20:42:41.762 GMT+1
Etiketak:
misterklin
gurutzalbisu
josemarizabalzacinebohemiaysupervivencia
zinebi
edwood
josemarizabalza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/01 19:31:25.078 GMT+1
Marilyn ustez ez zen Athleticekoa
Nork: edu mendibil.2012/03/01 19:31:25.078 GMT+1
Etiketak:
newyorkathleticclub
athleticclubbilbao
elapartamento
michellewilliams
misemanaconmarilyn
lanochede
felixlinares
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/22 09:32:52.970 GMT+1
Urteko Liburua


Aurten irakurritako liburuen artean bereziki hiru nabarmenduko nituzke, hirurak gustura irakurtzen diren pisuzko nobelak, mardulak (liburu digitalik ez dut dastatu oraindik), azkenera arte gogoz eta aldi berean penaz (bukatzearren hain zuzen) irensten direnak. Niri dagokidanez behintzat, Urteko Liburuaren saria ex-aequo hirurentzat.
La fiesta del Chivo (2000). Aspalditik neukan irakurtzeko gogoa eta pazientzia handiarekin nire zain izan dut etxean urtetan. Azkenik, udaberrian heldu nion, kasualitatez Trujilloren hilketaren 50. urteurrenean. Beldurgarria benetan Vargas Llosak kontatzen duen istorioa, lehen orrialdetik akaberara arte harrapatzen zaituena. Ez nuen ezagutzen Trujilloren ibilbidea, Galíndezen hilketarengatik zeharka ez bazen ere. 1961ko maiatzaren 30eko Trujilloren kontrako atentatuari buruzko orrialdeak biziki hunkigarriak dira, eta gogorra benetan Uraniak amaieran egiten duen aitorpen modukoa. 2010eko Nobel Saridunaren maisu-lana, zalantzarik ez. Benetan zuzen zebiltzan liburua behin eta berriz gomendatu zidatenak.
Viaje con Clara por Alemania (2010). Bidelagun izan nuen (Clara ez, liburua) udan Alemaniara egindako bidaia baten. Clara, Alemaniari buruzko gida idazten ari den idazlea eta Ratón, haren senarra, dira protagonistak eta Ratón bihurriak egiten duen kontakizuna da haria. Bikote baten harremana ederki islatzen duen nobela. Bide batez, Alemaniako gida moduan ere erabili daiteke. Fernando Arambururen libururik ez neukan irakurrita eta egilearen argazkia ikusita, ez nuen uste hain dibertigarria izan zitekeenik. Narratzailearen hainbat konturengatik berehala identifikatu nituen Ratón eta Aramburu bera, Javier Cercasen nobeletan gertatu izan zaidan moduan. Joan den abuztuan bereziki lagungarri gertatu zitzaizkidan Hanburgon kokatutako pasarteak. Guztiz gomendagarriak. Liburua zein Hanburgo.
El hombre que amaba a los perros (2009). Liburua irakurtzen nenbilela, Fernando Arambururi zera irakurri nion artikulu batean: "Raro será que a una obra rica en pensamientos complejos, en datos históricos, en aciertos formales y hondura humana no la preceda un sostenido esfuerzo que fácilmente pudo prolongarse por espacio de varios años". Leonardo Paduraren lana baino adibide hoberik, zaila...
Trostki, haren hiltzaile Ramón Mercader eta Kuba maisuki gurutzatzen ditu egileak. Utopien hutsegiteen eta gupidaren gaineko orrialde hunkigarriak daude liburuan eta Iván protagonistaren belaunaldiaren ametsak zelan zapuztu ziren/zituzten ikustea mingarria gertatzen da. Trotski hil zuten etxean (goiko argazkian) egon nintzen orain dela urte mordoa eta orain Asaltar los cielos dokumentala berriro ikusteko gogoa piztu zait. Bere garaian, aipatutako dokumentala zerrenda hartan gehitzea ahaztu nuen.
Fernando Arambururen liburu ederrean aipatzen den moduan, blam uneak izan ditzazuela 2012an eta ondo-ondo pasa Gabonak. Besarkada handi bat hona gerturatu zareten guztioi.
Nork: edu mendibil.2011/12/22 09:32:52.970 GMT+1
Etiketak:
fernandoaramburu
mexicodf
leonardopadura
ramonmercader
trotski
vargasllosa
elhombrequeamabaalosperros
javiercercas
viajeconclaraporalemania
asaltarloscielos
trujillo
galíndez
lafiestadelchivo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/19 13:44:29.058 GMT+1
19 de diciembre de 1971
(Juan Carlos Rimoldi lagun rosarinoari eskainitako posta)
Nork: edu mendibil.2011/12/19 13:44:29.058 GMT+1
Etiketak:
newell´soldboys
rosariocentral
eltrinchecarlovich
estadiomonumental
buenosaires
robertofontanarrosa
elviejocasale
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/16 09:54:42.283 GMT+1
Fellini Donostian
Anekdoten artean, John Baxterrek apokrifoa izan daitekeela aitortu arren, ondorengoa mundiala da benetan: Fellinik Las noches de Cabiria filma eskaini omen zion Goffredo Lombardiri eta honek zera erantzun: "Lehenbizi, alferren eta marikoien film bat; jarraian ijito maltzur bat eta emakume tuntun bati buruzkoa; hurrengo iruzurgile batzuk; eta orain, emakume zoro batzuk atera nahi zenituen eta azkenean prostitutak izango direla; zer etorriko da gero?". Eta Fellinik: "Produktoreei buruzko bat".
Esan bezala, Donostian Fellinirekin gozatzeko aukera bikoitza dago orain: alde batetik, San Telmo museoan Felliniri eskainitako erakusketa (guztiz gomendagarria!) eta bestetik, film zikloa eguaztenero Principal antzokian.
Fittipaldi bolidoen, abiaduraren sinonimo bihurtu den moduan, Felliniren izenak zuzenean eramaten gaitu zinemaren mundu magikora. Viva Fellini!!!
Nork: edu mendibil.2011/12/16 09:54:42.283 GMT+1
Etiketak:
federicofellini
johnbaxter
lastrada
ivitelloni
lenottidicabiria
ilbidone
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/02 09:36:55.994 GMT+1
Michael Laudrup, Realerako modukua
Nork: edu mendibil.2011/12/02 09:36:55.994 GMT+1
Etiketak:
puntopelota
michaellaudrup
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2011/11/24 12:00:56.335 GMT+1
Montanier, alea jacta est
Nork: edu mendibil.2011/11/24 12:00:56.335 GMT+1
Etiketak:
abelresino
walterzenga
philippemontanier
d
marceldomingo
platini
arconada
julenlopetegui
alessandro
iribar
lavolpe
ricardozamora
garciaremon
realsociedad
dinozoff
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2011/11/04 09:01:44.511 GMT+1
Urteko Meloia
Betiko moduan, edozein ekarpen eskertzen da. Oraingoz, irabazlea erabakiko duen epaimahaian Herrman germanofiloa eta biok gaude. Epaimahai inconstitucional horretako kide nahi izanez gero, test txiki bat gainditzea baino ez da behar. Don Balón hil denez (agur eta ohore), Panenka aldizkariko O zenbakian zetorren test psikologiko-futbol-eroa erabiliko dugu galbahe gisa, gutxieneko maila bat mantentzearren, baina inoiz ez Punto Pelota saioko goren-mailara iristeko atrebentziaz. Eskatzen dugun mailaren ideia bat izan dezazuen, hauxe da galderetako bat:
Zure lehen futbol oroitzapena, zein?
a- Maradonaren gola Ingalaterrari, "cuando dejó en el camino a tanto inglés".
b- Irrati esatariaren oihua: "¡¡¡Gooooooool en Las Gaunaaaaaaas!!!".
c- Centro Montañés taldeko kamiseta bat, 7 zenbakiarekin.
Esandakoa: Zilarrezko Meloiaren VII. ekitaldian parte hartu nahi duzuenok, idatzi ondoko helbidera eta test osoa bidaliko dizuegu: komandopetaka@hotmail.com
Meloi uzta ondo joan denez, testa betetzen duten lehenbiziko hamarrek meloi bat jasoko dute etxean.
Nork: edu mendibil.2011/11/04 09:01:44.511 GMT+1
Etiketak:
zilarrezkomeloia
panenka
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/09/26 19:20:30.939 GMT+2
Hitzak eta isiltasuna
Herrikojak taldearen musika ere nabarmentzekoa da eta bereziki gustatu zitzaidan baita bertsotan hasi aurreko isiltasun-tentsioa nola islatzen duen Kixik. Barrea ere eragin zidan, Andoni Egaña ikerketa baterako makina barruan bertsotan hasten denean edota kosmonauta itxurarekin azaltzen denean gero, burua kablez josita... Egaña Gagarin! Hitzek, nola ez, berebiziko garrantzia daukate filmean eta Egaña, Lujanbio eta Jon Sarasua hirukotearenak txapela kentzeko (ala janzteko?) modukoak dira. Txaloak, era berean, Zinemaldiarentzat, filma sail ofizialaren barruan botatzeagatik.
The artist filmean, berriz, ez dago hitzik, lan mutua da, zuri-beltz dotorean filmatutakoa eta soinudun zinemaren agerpena eta honek eragindako kalte kolateralak islatzen duena. Zein ondo dagoen girotua orduko Hollywooden eta zelako zinema areto dotore agertzen diren! Protagonistek elkar ezagutzen dutenean eta handik gutxira, errodaje platoan, George Valentin zinema mutuko izarrak neska dantzan harrapatzen duen unea mundialak dira. Baita kamerinoan, protagonistak soinua, zarata deskubritzen duenean. Jean Dujardin aktorearen lana saritu zuten azken Canneseko jaialdian eta ez da harritzekoa. Bérénice Bejo aktorearena ere saritu zezaketen..., eta Uggy txakurrarena, zergatik ez. Noizko interpretazio sari bat animali batendako? Sinestezina txakurrak egiten dituenak. Edozelan ere, chapeau! filmeko guztiendako. Publikoaren saria eskuratu dute Donostian. Aspaldian ez nuen film batekin horrenbeste gozatzen.
Nork: edu mendibil.2011/09/26 19:20:30.939 GMT+2
Etiketak:
kixi
zinemaldia
herrikojak
bertsolari
theartist
asieraltuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)