Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Azkoaga auzoa. Aramaio. Araba

Aramaiok Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten du ipar-mendebaldetik eta ipar-ekialdetik, hurrenez hurren. Bederatzi auzok osatzen dute eta Arabako herririk euskaldunena izateaz harro gaude Azkoagan eta gainontzeko auzoetan, ez Arabako lurraldean euskararen egoera larria delako, baizik eta gurean euskarak bizirik dirauelako.

*Aramaio hace frontera con Gipuzkoa y Bizkaia. Está constituido de nueve barrios y están muy orgullosos de ser el pueblo más euskaldun de Araba.*

Herri baserritarra / Pueblo rural

Aramaiok herri baserritarra izaten jarraitzen du. Orografiak eta baserri arkitekturak oraindik ere naturatik eta eskulanetik bizitzeko aukera ematen dute. Auzoak osatzen dituzte baserriek eta baratzek, larre eta basoek eta, tarteka, elizek; garai batean elizateen araberako antolaketa egiten baitzen Aramaion.

*Aramaio sigue siendo un pueblo rural. La orografía y la arquitectura de los caseríos hacen posible que todavía se pueda vivir de la naturaleza y la artesanía. Los barrios los completan los caseríos y huertas, pastos y bosques y, a veces, las iglesias; hace un tiempo el pueblo de Aramaio estaba organizado en anteiglesias.*

Azkoaga eta mugak / Azkoaga y sus fronteras

Azkoaga auzoak garai bateko elizatearen mugak mantentzen ditu eta bere baitan hartzen ditu Altzaga eta Zabola auzoak.

*El barrio de Azkoaga mantiene todavía las fronteras de la anteiglesia y se compone junto a Altzaga y Zabola.*

Azkoagak eta Untzillak osatzen dute Aramaioren ekialdeko muga. Hego-ekialdean Leintz bailararekin muga egiten du, Induspeko Haitzatik Marotoraino.

Azkoaga y Untzilla son la frontera este de Aramaio. En el sudoeste hace frontera con el valle de Leniz.


Estatistikak