Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/12/29 15:49:59.695 GMT+1

Mundiala atzokoa

Azken hilabeteotan lantzen ibili garenak argia ikusi zuen atzokoan. Ordu eta izerdi ugari, buruhauste bat edo beste tarteko, baina guztiaren gainetik, atzokoa, artista talde baten erakustaldia izan zen; giro ezin hobean jardun duen ekipoaren jaia.
Autokritikak, kantuak, antzerkiak eta batez ere umoreak bat egin zuten lepo betetako Amaia Antzokian, eta lerro hauetatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu guzti hau posible egin duten teknikari, kazetari, aholkulari, babesle, nazio mailako begirale, herri epailetzako kide eta ikusle guztiei, baina batez ere hilabete guzti hauetan lanean buru-belarri aritu diren Iñaki Urruzola eta antzezle talde osoari. Biba zuek!

Atzokoaren inguruko informazio gehiago.

Nork: dtobera.2011/12/29 15:49:59.695 GMT+1
Etiketak: debagoiena tobera | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/12/26 17:09:51.409 GMT+1

Abenduaren 23ko Arrasateko Udaleko plenoa

Pasa den abenduaren 23an Arrasateko Udaleko ez ohiko plenoak Bergararen akusazioak aztertu eta epaiketara joatea onartu zuen. Beraz, abenduaren 28an Debagoieneko Toberan Arrasate epaitua izango da. Errugabe ala erruduna izango da?


Nork: dtobera.2011/12/26 17:09:51.409 GMT+1
Etiketak: tobera plenoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/23 15:08:52.280 GMT+1

Aitor Sarasua eta Debagoieneko Tobera

Ez begiratu beti gorutza beien be badau bidia,
bakarka edo taldien joan hor egongo da aldia,
ta hemen brillo gutxiaz baina argi askoko taldia.

Txingurri gaixo ebentuala
kalien dabil primeran
kakalardo baltz lenau punkixa
parkien umezain eran
jestoretako aker hippixa
Eako ahuntzekin hegan
mobila eskuen buztanikara
Maxiko kutxan illeran
Herri honetan behar leukien
danak ez dauz Santagedan

Apurka urrunduz ez ete zare
juan berbatik ta hitzetik
apur haundirik ez da etorten
mahai haundixak zerbitzetik
Euskal Herriko motor zarena
ez juan dieselan atzetik
bidia ibiliz egiten da ta
ez konplejoz bizitzetik
beltz ala zuri bardin da baina
aldegin beti grisetik

Arrasateko herriari eskainitako bertsoak dira, arratoiarenak deiturikoak, eta bertako Fauna Txiki bat deskribatzen du, baina edozelan be, egungo gizartearen kritika sakona darraie aipatu bertsoei.

Ahots xume, urratu eta goxo batekin XXI. mendeko aje askoren berri emateaz gain, ziztada ugari doaz zuzenduak berak ongi ezagutzen duen bailarari, Debagoienari, hain zuzen ere.

Umore finez, begiratu sakon eta doitua errealitate sozialari; funtsean estilizazio handiko bertsoak; Kanpanzarreko arratoitxo baten begietatik begiratu zorrotz eta zehatza; Arrasateko gizarte bizitzaren erretratu bizi-bizi bat eskaintzen digu, ironia eta zapore mingotseko bertsoak josiz. Alez ale doalarik bertako paisanajearen berri ematen, entzuleak nahi beste aukera dauka, Aitorrek, maisuki kontatzen duen hori irrifar batez irudikatzeko. Huntaz eta hartaz: amets kolektibo eta diskurtso fundatzaileen birrintzeaz, kaleetan aurki daitezkeen mota guztietako ibilbide koherente zein ibilibide lausotuak, biografia kuriosoak,�

Hasieran aipatu dugun Toberan-mustra delakoan, bailarako herri bat hautatu da berau epaitzeko; tradizioaren berrirakurketa eguneratu batetik, aurten Arrasateko herria izango da epaitua: ajeak, kontraesanak, ezintasunak, utopiak eta lorpenen balorazioa, orobat, bertoko gizarte bilakaera errepasatuko da. Satira baten formatoan, bailarako herrietako lekukotzak egongo dira Arrasateren desmasiak azaleratuz. Epaile lanetan, Mikel Irizar jauna Debagoiendar ilustrea. Akusazio lanetan Bergarako herria, fiskal lanetan, Ainhoa Agirreazaldegi. Eta, Arrasate defendatuz, Eneko Barberena, abokatu lanetan.

Herri antzerki hau datorren astean taularatuko da. Orotara, ehun lagunek hartzen dute parte. Tradizio bat berreskuratzeko ahaleginean, Bagara erakundeak , bere lehen emaria aurkezten dio Debagoieneko gizarteari.

Eguna, abenduaren 28, lekua Amaia antzokian, ordua 19:30etan. Sarrerak erosi Internetez.

Nork: dtobera.2011/12/23 15:08:52.280 GMT+1
Etiketak: sarasua aitor tobera | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/12/21 10:58:40.208 GMT+1

Badator Debagoieneko Tobera

ToberaSarrerak.jpg

Bagarako kulturgintzako taldeak sustatzen duen eta Debagoienako herri ezberdinetako pertsonek parte hartzen duten antzerki satiriko hau, bailara mailako epaiketa bat da. Bergarako zenbait herritarrek Arrasate salatuko dute: hazkuntza ekonomikoan murgilduegi egon eta balio humanistikoak galdu izanagatik, gehiegizko zentralitate nahiagatik eta azkenik, bailarako hiriburua bilakatu nahi izateagatik.
Zein izango da epaia?
Errudun edo errugabe irtengo da Arrasate egindako akusazioetatik?

Nork: dtobera.2011/12/21 10:58:40.208 GMT+1
Etiketak: debagoiena tobera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak