Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/05 14:06:49.270 GMT+1

Sariak

Guztira 8 sari banatuko dira aurten. Debagoieneko udaletako kirol teknikariek, kazetariek, kirol promotore eta babesleek, eta beste zenbait lagunek osaturiko epaimahaiak aukeratuko ditu sarituak:
  • Kirolari onena 2011 (emakumezkoa)
  • Kirolari onena 2011 (gizonezkoa)
  • Kirol talde onena 2011
  • Kirol teknikari edo entrenatzaile aipagarriena 2011
  • Kirol ibilbidea
  • Kirol babeslea
  • Kirolari anonimoa
  • Herritarren saria

Herritarren saria

Epaimahaiak aukeratzen dituen errekonozimenduez gain, herritarrek ere izango dute beraien faboritoak proposatzeko aukera. Hemen bertan botoa emateko aukera izango dute debagoiendarrek. 

Besteak beste, honako hauek dira hautagai batzuk.
  • Aitor Mendizabal (Antzuola): Profesional mailara salto egin, eta bigarren mailako Lau t'erdiko Txapelketa irabazi zuen.
  • Oihana Kortazar (Elgeta): Dena, edo ia dena irabazi du. Espainiako Kopa eta Txapelketa, Europakoa, Zegama-Aizkorri, tartean Anbotoko kilometro bertikala. Guztira 14 garaipen bai.
  • Markel Irizar (Oñati): Andaluziako Itzulia irabazi zuen.
  • Maialen Axpe (Arrasate): Pertika saltoan Espainiako txapelduna.

  • Iban Letamendi (Oñati): Euskal Herriko mendiko eskiko txapelduna, Euskal Selekzioa ordezkatzen ibili da, eta hainbat lasterketa irabazi ditu.
  • Xabier Luis (Oñati). Duatloian, Xixonen jokatutako Munduko Txapelketan seigarren izan zen.
  • Mikel Aristi (Bergara): Gazte mailan lasterketa mordoa irabazi ditu, Gipuzkoako Txapeldun izan da, eta Europako Txapelketan izan da Espainiako selekzioaz. Estatuko 10 gazte onenen artean dago.
  • Amaia Doyague (Arrasate): Arraunlaria, Euskotren eta Gipuzkoako ligak irabazi ditu Tolosako traineruaz, eta Kontxan bigarren izan ziren.

Nork: dks.2011/01/05 14:06:49.270 GMT+1
Etiketak: | Permalink


Estatistikak