Hautagaien aukeraketa - oinarriak
1. Lehenengo artikulua: Kirol sariketa publiko egiten den egunetik aurrera, Debagoienean bizi den edonork, kirol entitateek, eta interesa duen edonork izango du aukera bereproposamena antolakuntzari helarazteko. Horretarako fitxa bat bete beharko da eta proposamenak formalki entregatu beharko dira arestian aipatu lekuetan.
2. Bigarren artikulua: Udal bakoitzak aukera izango du sari bat emateko. Kasu horretan, epaimahaiak ez du inolako ezkuduntzarik izango saritua aukeratzeko edo izendatzeko. Udal ordezkariek erabakiko dute, autonomia osoz, euren sariaren irabazlearen izena.
3. Hirugarren artikulua: Antolakuntza Batzordeak, herritarren proposamen guztiak jaso eta epaimahaiaren esku utziko ditu.
4. Laugarren artikulua: Modalitate bakoitzak hiru finalista izango ditu. Eta horien artean aukeratuko du epaimahaiak irabazlea.
Epaimahaiaren eraketa
Debagoieneko kirolari onenak eta aipagarrienak aukeratzeko epaimahaia osatuko da. Epaimahaia osatuko duten pertsonek boto bana izango dute.Honako hauek izango dira epaimahaiko kide:
- Debagoieneko udaletako bi ordezkari: Politikari eta teknikari bana.
- Debagoienean jaio edo erroldatutako kirolari bat.
- Debagoienean lanean diharduen kirol kazetari bat.
- Debagoieneko kirol elkarteetako ordezkari bat.
Sarituen aukeraketa
Ezinbestekoa izango da epaimahaiko partaide guztiak egotea sarituak aukeratzeko. Aukeraketa modalidadez-modalidade egingo da, eta epaimahaiak hiru finalisten artean aukeratuko du irabazlea.Epaimahaiaren aukera
Herritarrek, elkarteek eta gainerakoek egindakoproposamenetatik kanpo, epaimahaiko kideek ere euren proposamenak aurkezteko eskuduntza eta aukera izango dute.
Botazio pribatua: Epaimahaiaren erabakia bozketa pribatuan egingo da eta sarituen zerrendarekin akta egingo da.
Publiko egitea: Epaimahaiaren erabakia ez da publiko egingo sari banaketa ekitaldiaren egunera arte.

