Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/27 14:10:31.856 GMT+1

Hautagaien aukeraketa - oinarriak

Lehenengo artikulua:

Kirol sariketa publiko egiten den egunetik aurrera, Debagoienean bizi den edonork, kirol entitateek, eta interesa duen edonork izango du aukera bere proposamena antolakuntzari helarazteko. 

Bigarren artikulua:

Udal bakoitzak aukera izango du sari bat emateko. Kasu horretan, epaimahaiak ez du inolako ezkuduntzarik izango saritua aukeratzeko edo izendatzeko. Udal ordezkariek erabakiko dute, autonomia osoz, euren sariaren irabazlearen
izena.

Hirugarren artikulua:

Antolakuntza Batzordeak, herritarren proposamen guztiak jaso eta epaimahaiaren esku utziko ditu.

Epaimahaiaren eraketa

Debagoieneko kirolari onenak eta aipagarrienak aukeratzeko epaimahaia osatuko da. Epaimahaia osatuko duten pertsonek boto bana izango dute.

Honako hauek izango dira epaimahaiko kide:
  • Debagoieneko udaletako bi ordezkari: Politikari eta teknikari bana.
  • Debagoienean jaio edo erroldatutako kirolari bat.
  • Debagoienean lanean diharduen kirol kazetari bat.
  • Debagoieneko kirol elkarteetako ordezkari bat.
Antolakuntza taldeak proposatuko ditu epaimahaiko kideak.

Sarituen aukeraketa

Ezinbestekoa izango da epaimahaiko partaide guztiak egotea sarituak aukeratzeko. Aukeraketa modalidadez-modalidade egingo da, eta epaimahaiak hiru finalisten artean aukeratuko du irabazlea.

Epaimahaiaren aukera

Herritarrek, elkarteek eta gainerakoek egindako proposamenetatik kanpo, epaimahaiko kideek ere euren proposamenak aurkezteko eskuduntza eta aukera izango dute.

Botazio pribatua

Epaimahaiaren erabakia bozketa pribatuan egingo da eta sarituen zerrendarekin akta egingo da.

Publiko egitea

Epaimahaiaren erabakia ez da publiko egingo sari banaketa
ekitaldiaren egunera arte.

Epeak

Epaimahaiak hamabost eguneko epea izango du irabazleak aukeratzeko.

Nork: dks.2009/11/27 14:10:31.856 GMT+1
Etiketak: | Permalink


Estatistikak