Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/27 13:59:24.682 GMT+1

Debagoieneko kirol sariak 2009

Debagoienean kirol arloan lanean diharduten pertsonak, kirolariak eta kirol sustatzaileak saritzeko eta txalotzeko sortu ziren iaz Debagoieneko kirol sariak. Sariketa da elkarlanaren ondorioa, egitasmo publiko eta pribatuaren arteko jardunaren emaitza zuzena.

Izan ere, Debagoieneko bost udalen ­Leintz-Gatzaga, Aretxabaleta, Aramaio, Oñati eta Elgeta - , La Caixa erakundearen, Kobate-Kanpanzar harrobiak enpresen, Goienaren eta Arteman Komunikazioa enpresaren elkarlanari esker egingo da aurtengo edizioa ere.

Oñatiko Santa Ana aretoan

DKS'09 Oñatiko Santa Ana aretoan egingo da, abenduaren 18an, arratsaldeko 7etatik aurrera. Musika, kirola, umorea eta emozioa uztartuko dira ekitaldian, eta antolatzaileen asmoa da kirolari zein kirol arloan diharduten pertsona guztiak bertara gonbidatzea.

14 sari banatuko dira

Guztira hamairu sari banatuko dira abenduaren 18an Oñatiko Santa Ana aretoan egingo den ekitaldian. Ordurako, herritarrek euren proposamenak egingo dizkiote epaimahaiari, herritarren saria proposatzeko aukera izango dute eta udalek ere aukeratuko dituzte zeintzuk sarituko dituzten.

Proposamena egiteko aukerak

Aurtengo edizioan, herritarren saria jasoko duen pertsona proposatzeko aukera edo bide bakarra egongo da. Horretarako, webgune honetara jo beharko dute interesatu guztiek. Bertan, ez duzue zerrenda itxirik aurkituko eta norberak aukera izango du nahi duen kirolariaren izena proposatzeko. Hori bai, eskertuko da proposamena ondo argudiatutakoa izatea.

Herritarren saria

Iaz, herritarren saria Arrasate Atletismo Taldeko entrenatzaile Fernando Zufiria Txufi-k eskuratu zuen. Gehiengo osoz herritarren babesa jaso zuen Fernandok.

Nork: dks.2009/11/27 13:59:24.682 GMT+1
Etiketak: | Permalink


Estatistikak