Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/21 21:13:00.580 GMT+1

Debagoieneko Kirol Sariak 2010: sari banaketa

Kirolak eta festak bat egin zuten egubakoitzean Aramaion, Debagoieneko III. kirol sarien banaketa ekitaldian. Saria jaso zutenek jarri zuten kirol usaina Kultur etxean, eta Bea Asurmendiren ahots zoragarriarekin gozatzeko parada izan zen.

sariak

Ekitaldia Xabier Urtzelai kazetariak eta Ainhoa Sanchezek (Miss Euskadi) aurkeztu zuten, eta babesleei (La Caixa, Goiena Komunikazio Taldea, Mondragon Unibertsitatea, Kanpanzar-Kobate harrobiak, Arteman Komunikazio enpresa, eta Oñati, Aretxabaleta, Aramaio, Elgeta eta Leintz-Gatzagako Udalak) eskerrak eman ondoren, sariak banatzen hasi ziren.
Hauek 2010eko saridunak: 

  • Gizonezko kirolari onenaren saria: Alberto Iñurrategi
  • Emakumezko kirolari onenaren saria: Jone Elortza
  • Teknikari-entrenatzailearen saria: Alberto Garai
  • Kirol talde onenaren saria: Sustrai Aloña Mendi
  • Herritarren saria: Beñat Arnaiz
  • Kirolari anonimoaren saria: Bixente Pagaldai
  • Kirol ibilbidearen saria: Aitor Zabaleta
  • Babesle fidelenaren saria: Ford Mugarri
  • Aramaioko Udalaren saria: Enrike Axpe
  • Elgetako Udalaren saria: Elgetako Txirrindularitza Elkartea
  • Aretxabaletako Udalaren saria: Bixente Etxeandia
  • Oñatiko Udalaren sariak: Jone Elortza

Nork: dks09.2011/01/21 21:13:00.580 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak