Sariketa da elkarlanaren ondorioa, egitasmo publiko eta pribatuaren arteko jardunaren ondorio zuzena.

Izan ere, Debagoieneko sei udal –Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio, Oñati eta Elgeta - , La Caixa erakundea eta Arteman Komunikazioa enpresaren elkarlanaren ondorioz abiatu da lehenengo edizioa.
14 sari banatuko dira
Guztira hamalau sari banatuko dira abenduaren 20an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan egingo den ekitaldian. Ordurako, herritarrek euren proposamenak egingo dizkiote epaimahaiari, herritarren saria aukeratuko dute eta udalek ere aukeratuko dituzte zeintzuk sarituko dituzten.Botoa emateko eta proposamena egiteko aukerak
La Caixan azaroan zehar egongo diren postontzietan izango dute aukera herritarrek euren kirolariak proposatzeko eta herritarren sarirako dauden hautagaien artean bat aukeratzeko. Formularioak daude Oñatiko, Bergarako, Arrasateko eta Aretxabaletako La Caixaren bulegoetan. Gainera, blog honetanere aukera badago botoa emateko eta kirolariak proposatzeko.
Herritarren saria
Bost dira lehenengo edizioko herritarren sarirako hautagaiak.- Maider Unda, borrokalari aramaioarra.
- Zuhaitz Ezpeleta, mendi lasterketetako Espainiako txapelduna.
- Joseba Iñurrategi, pilota sustatzaile eskoriatzarra.
- Reyes Azkoitia, pilota sustatzaile bergararra.
- Fernando Zufiria ‘Txufi’, atletismo bultzatzaile arrasatearra.


Idatzi artikulu bat