Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/11 09:29:38.613 GMT+1

Epaimahaia oraingo astean eratuko da

Oraingo astean eratuko da DKS'08 lehenengo edizioaren epaimahaia. Debagoieneko politikari, kirol batzordeko ordezkari, kirolari ohi, kirol taldeetako ordezkari eta kirol kazetari banak osatuko dute epai mahaia. Euren lana izango da 2008ko kirolari sarituak aukeratzea. Eta proposamenak ikusirik ez dute lan erraza izango.

Nork: dks.2008/11/11 09:29:38.613 GMT+1
Etiketak: epaimahaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/10 16:29:07.750 GMT+1

Fernando Zufiriak boto gehien

Herritarren saria jasotzeko hautagaien artean, Arrasate Atletismo Taldeko sortzaile eta bultzatzaile Fernando Zufiriak jaso ditu orain arteko boto gehien.



Debagoieneko Kirol Sarien lehenengo edizioak erantzun bikaina izan du debagoiendarren artean eta asko izan dira botoa eman dutenak eta proposamenak luzatu dituztenak. Gogoratu, abenduaren 6a bitartean aukera izango dela botoa emateko eta proposamenak egiteko.

Nork: dks.2008/11/10 16:29:07.750 GMT+1
Etiketak: zufiria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/31 12:15:55.917 GMT+1

Debagoieneko Kirol Sariak

Debagoienean kirol arloan lanean diharduten pertsonak, kirolariak eta kirol sustatzaileak saritzeko eta txalotzeko sortu dira Debagoieneko kirol sariak.

Sariketa da elkarlanaren ondorioa, egitasmo publiko eta pribatuaren arteko jardunaren ondorio zuzena.



Izan ere, Debagoieneko sei udal –Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio, Oñati eta Elgeta - , La Caixa erakundea eta Arteman Komunikazioa enpresaren elkarlanaren ondorioz abiatu da lehenengo edizioa.

14 sari banatuko dira

Guztira hamalau sari banatuko dira abenduaren 20an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan egingo den ekitaldian. Ordurako, herritarrek euren proposamenak egingo dizkiote epaimahaiari, herritarren saria aukeratuko dute eta udalek ere aukeratuko dituzte zeintzuk sarituko dituzten.

Botoa emateko eta proposamena egiteko aukerak

La Caixan azaroan zehar egongo diren postontzietan izango dute aukera herritarrek euren kirolariak proposatzeko eta herritarren sarirako dauden hautagaien artean bat aukeratzeko. Formularioak daude Oñatiko, Bergarako, Arrasateko eta Aretxabaletako La Caixaren bulegoetan. Gainera, blog honetan
ere aukera badago botoa emateko eta kirolariak proposatzeko.

Herritarren saria

Bost dira lehenengo edizioko herritarren sarirako hautagaiak.
  • Maider Unda, borrokalari aramaioarra.
  • Zuhaitz Ezpeleta, mendi lasterketetako Espainiako txapelduna.
  • Joseba Iñurrategi, pilota sustatzaile eskoriatzarra.
  • Reyes Azkoitia, pilota sustatzaile bergararra.
  • Fernando Zufiria ‘Txufi’, atletismo bultzatzaile arrasatearra.
Herritarrek bost kirolari horien artean bat aukeratu beharko dute.

Nork: dks08.2008/10/31 12:15:55.917 GMT+1
Etiketak: herritarrak sariak botoa dks | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak