Orain dela urte bat kuadrillako erretzaile batekin eztabaida bat eduki nuen, kontzertu bat ikustera joan behar giñen, baina azkenengo momentuan dirurik ez zuela esan eta ez zetorrela esan zidanean, nik brometan tabakorako dirua bazuela esan nion. Bere erantzuna hau izan zen “Zuk kontzertutan nik tabakoan baino diru gehiago usten duzu urtean”.
Hurrengo egunean hasi nuen esperimentua, kontzertu guztiak apuntatzen hasi nintzen, beraien prezioekin. Horretarako blog honetan Agenda bat zabaldu neban, niretako interesgarriak ziren kontzertuak ez ahazteko, esperimentua aurrera eramateko eta nire bloga baten batek bisitatzen badu agendaren berri edukitzeko.
Dagoeneko urte bat igaro da eta berarekin esperimentoaren emaitzak jasotzeko eguna.
Guztira 53 kontzertu ikusteko aukera eduki dut, hemen zerrenda:

Batuketa bat eginda 346,8€ ateratzen zaizkit, nere lagunak egunean zigarro pakete bat erretzen duenez:
366 * 2,7€ = 988,2 > 346,8€
Beraz ondorioa garbia da, berak zigarroetan nik kontzertuetan gastatzen dudana baino askoz gehiago gastatzen du, ia hirukoitza!
(Esperimentu honetan ez dut gasolina eta beste gastu batzuk sartu ezta ere nire lagunak erretzen dituen beste sustantzia batzuen prezioa)
Kontzertuen zerrenda aztertzen beste datu interesgarri batzuk aurkitu ditut:
- Kontzertuen batazbesteko prezioa 6,5 €-tan egon arren, 53 kontzertutatik 30 muxutruk izan dira (txozna, gaztetxe, taberna...)
- Urte osoko gastuaren %38 a makrofestibal batean gaztatu nuen (Electric weekend )
- Urteak eduki dituen 366 egunak kontzertu kopuruarekin zatitzen badut, 6,9 egunero kontzertu bat ikusi dudala irtetzen da, beraz batazbestekoz astero kontzertu bat ikusi dut.


Erantzunak
nei ere esateiate askotan kuadrillakok gehiegi gastatzetela kontzertutan... ta nik zure berdiñe esateiet, ta zuek tabakon!!! lagun bati baño gehioi eakutsikoiot zure blog-a
;)
Nork: Jokin.2008/11/23 21:23:08.426 GMT+1
jokinisnotdead.wordpress.com
Nork: Alain.2009/01/27 17:32:20.901 GMT+1
www.poperoak.es