Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/01 21:12:37.350 GMT+1

Urte bat joan beste bat etorri

Dagoeneko 2007 urtea gure artean ez dagoenez balantzea egiteko ordua da. Balorazio hau guztiz subjektiboa eta partziala da:

 

Musika: Osotasunean musika betiko egoeran gelditu da urte honetan, merezi duen garrantzia eman gabe eta beste produktu komertzial sinple bat bezala tratatuz. Batzuk ordea gehiengo honekin kontraesanean musikaren aldeko mugimenduak antolatu dituzte adibidez: inposatutako SGAEren kanonaren aurka, radiohead en diskaren distribuzioa...

 

Musikalki denetarik gozatzeko aukera izan dugu urte honetan: Lisabö, skunk df, The Hives, Jimmy Eat World, Monkey Hole, Serj Tankian, machine head,  Nine inch nails, the white stripes, Korn, marilyn manson, nofx, queens of the stone age, Biffy Clyro,  radiohead, velvet revolver, chimaira, hell is for heroes, The Smashing Pumpkins,  ministry, clawfinger, naiz roxa, DEP, nothink, hedtrip, dead means nothink, aby-kem, zea mays...

 

Gizarte/politika: Estatu mailan nere ustez urte txarra izan da, bake prozesuak emandako itxaropenak galdu egin dira, E.T.Ak berriro dihardu berean eta gobernuak (0posizioarengaitik agian) ez du elkarrizketarako tokirik, orain gutxienez martxoak 9rarte itxaron beharko dugu gobernuak fitxa mugitzeko eta hori PPk irabazten ez badu... bestalde ANV ilegalizatzeko gutxi falta dela dirudi eta kriminalizazioa ere ez da faltan bota aurten. Herri mailan (bergara) betiko arazoak eduki arren (zine falta...) gutxienez udaletxearen eraketan aldaketa garrantzitxu bat eduki dugu.

Monarkiak aurten portada bat baino gehiago bete ditu, batzuendako letiziaren alaba izan arren berria monarkiaren aurka egon diren akzioak dira nire ustez azpimagarrienak. Denok beste aho bat ordaintzeaz gain el jueves aldizkariaren zentzura eta erregearen suteak garrantzitsuagoak dira.

 

Zinema: Aurten pertsonalki inoiz baino film gehiago ikusteko aukera izan dudan arren horietako gutxi dira 2007koak. Film batzuk aipatzekotan: 300,hostel 2, Planet terror, Death Proof, Zodiac, Apocalypto, The Simpsons Movie, Caotica Ana, next, spiderman 3, shrek 3, la jungla4.0, Ratatouille, saw IV, american gangster...

 

Espero dot egun hau kalendarioaz aparte benetako inflexio puntu bihurtzea eta gauzak behin betiko aldatzea, besterik gabe orijinaltasun puntu bat:

 

URTE BERRI ON

Nork: Demonocrazy.2008/01/01 21:12:37.350 GMT+1
Etiketak: urte on berri 2007 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ria">Bergara; Asteburuetan ‘araurik gabeko herria’? kanoiroZ guztioi Urte bat joan beste bat etorri Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/03/14 12:42:35.064 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak