Umorea gustuko dut. Historiak umore beltzez, ironiaz eta inteligentziaz kontatzen duen jendea estimatzen dut.
Buenafuenteri entzun nion behin umorez egiten diren kritikak era bikoitzean asimilatzen ditugula. Ideia bat indar handiarekin zabaltzen da irribarreen bidez.
Horregatik dira Antena 3eko berriak diren bezalakoak eta horregatik existitzen da Intereconomia katea.
Sistemaren aurka, umore kritikoa egiten dutenak ere existitzen dira. Gertuko famatu gutxi ezagutzen ditudan arren, estatubatuetako bi adibidekin etortzea nahi izan dut gaurkoan.
Bill hicks eta George Carlin. Beraien aurkezpen gutun bezala, onena bakoitzaren bideo bat jartzea izango da.
Bill aurkezteko, berari buruz egin zen dokumental baten trailerra ikustea aproposa dela uste dut.
George aurkezteko, bere bakarrizketa ospetsuena ikustea izango da aproposena:
Biak daude hilak baina desberdintasun batekin, Bill oso azkar joan zitzaigun (32 urterekin) eta George orain dela gutxi, 2008. urtean 71 urterekin hil zen.
Bien umorea gustatzen zaidan arren, ni Bill Hicksen zale amorratua naiz. Tool-en Ænima diskaren kontraportadan irakurri nuen ohorezko nota bategatik ezagutu nuen Another hero dead eta hortik aurrera sarean dauden bere ikuskizun eta testu gehienak aztertu nituen.

Carlinen umorea asimilatzeko errazagoa da, estilo komertzialagoa zuen eta bere saioak oso borobilak izaten ziren. Hicks-ek estilo punkyago zuen eta aurrez inork kritikatu edo ezbaian jarri ez zuena aztertzen zuen. Horrez gain, musikazale amorratua zen.
Gaurko bi protagonisten bideo batzuen loturak uzten dizkizuet, guztiak dituzte gaztelerazko azpitituluak. Ingelesarekin ondo eramaten bazarete, material mordoa dago youtuben eta P2P sareetan.
Bill Hicks:
George Carlin:
Zuek, ezagutzen duzue umorez eta indarrez gizarte hau kritikatzen duen beste norbait?


Erantzunak
Nork: tellychavalas.2010/06/11 17:57:34.408 GMT+2
testicularsoundexpress.wordress.com
Nork: Jokin.2010/06/12 18:20:54.374 GMT+2
http://jguridi.blogs.mondragon.edu