Dagoeneko asimilatuta daukat uda herrian pasako dudala. Hala ere, egun gutxitan egongo naiz geldi, hondartza, mendia, egun bateko txangoak, festak eta nola ez, kontzertuak.
Kontzerturik ez galtzeko helburuarekin, gaurko goiza, udako kontzertuen agenda egiteko aprobetxatu dut.
Ostegunean hasiko gara Krilin eta Cohen-ek Laino skateparkean eskainiko duten kontzertuekin. Donostiarrek “When The Time Comes, There Will Be No Time” diska atera dutenetik, ez ditut zuzenean ikusteko aukerarik izan, beraz, kontzertu interesgarria.
Ostirala deskantsatu eta Gau magikoak munibeko plazan ikuskizunaz disfrutatzeko aprobetxatuko dut. Larunbatean ordea, Arrasateko San Juanetara gerturatzeko asmoa daukat, bertan Governors, Cool Circus eta Los cretinos-en kontzertuak bait daude.
Lehen asteburuari amaiera ezin hobea emateko, domekan arratsaldeko 20:00retan txapa irratiak bergarako gaztetxean antolatu duen Anariren kontzertua izango dugu.
Arnasa hartzeko denborarik gabe, astelehenean, behingoz, rock & roll-eko mito bat ikusteko aukera izango dut. AC/DCrekin disfrutatzera goaz eta katedralera.
Astearterako ere badut plana, ekainak 29an Anger-ek eta Governors-ek Eskoriatzan joten dute eta.
Bi eguneko eten musikala izan ondoren, berriz ere gure bergarako kartzela zaharrera bueltatzea tokatuko zaigu, bertan ska festa interesgarria izango da eta uztailak 2 ostiralean. Valentziako Ki Sap talde dantzagarria eta Donostiako Skasti.
Larunbatean ere, San Martzial bezperan, gaztetxetik atera gabe, kontzertu berezi batez gozatzeko aukera izango dugu. Hardflip bergararrek, arratsaldez beraien “Ke Kereis” lehen diskoa aurkeztuko digute eta.
Uztailak 9an kobetamendin lehen aldiz egoteko ohorea izango dut, BBK musikaldian, bereziki, Pearl Jam ikusteko gogoz, baina gustura ikusiko ditut Alice in chains, Paul Weller, Gogol bordello, Coheed and cambria, Biffy Clyro, Dropkick murphys, Gomez, Wild beasts, Capsula…
Eskoriatzan uztailak 24ean egun berezi bat izango da, Bizardunak-ek errekan gora jaialdian barruan egingo duen kontzertua. Arratsaldez eta paraje ezin hobeago batean, horrez gain, gabean Elvis Caino handiaz gozatzeko aukera. Egun horretarako plan hoberik ezingo da aurkitu.
Gasteizeko aste nagusiko bi kontzertu apuntatu ditut, lehena, Alpha Blondy-rena, Bergarako mundumiran egon zenean ondo disfrutatu genuen eta errepikatzeko gogoz nago. Bestea klasiko bat, Berri Txarrak, uda guztian aire librean egingo duten kontzertu bakarra izanda, auto-engainatzeko aitzakiarik ez zait falta.
Donostiako eta Bilboko aste nagusietara ere, egun batez bada ere, beti joaten gara, oraindik ze kontzertu dauden ez dakidan arren.
Uda amaitze aldera, Osintxuko jaietako kontzertuak etortzen dira beti, aurten Emon izango dugu.
Udarako aurreikusitakoa egunero handitzen joango dela ere badakit, oraindik denbora asko falta da eta abuztuan ez dira kontzertuak faltatzen, beraz, denborarekin agenda handitzen joango da.
Aurrera begira, U2k anoetan emango duen kontzertuko eta Cock Sparrer-ek Durangon emango duen kontzerturako sarrerak erosita ditut, baina horiek, beste urtaro bateko kontuak dira.
Laburpen txiki bat:
2010-06-24 Krilin + Cohen - Bergara (Laino skate park)
2010-06-26 Governors + Cool circus + Los Cretinos - Arrasate (Txosnagunea)
2010-06-27 Anari - Bergara (Gaztetxea)
2010-06-28 AC/DC - Bilbo (San mames)
2010-06-29 Governors + Anger - Eskoriatza (Txosnaguena)
2010-07-02 KI SAP + Skasti - Bergara (Gaztetxea)
2010-07-03 Hardflip - Bergara (Gaztetxea)
2010-07-09 Pearl Jam + Alice in chains + Coheed & Cambria + Biffy Clyro - Bilbo (Kobetamendi)
2010-07-24 Bizardunak + Elvis Caino - Eskoriatza (Atxorrotz)
2010-08-04 Alpha Blondy - Gasteiz (Foru plazan)
2010-08-08 Berri txarrak - Gasteiz (Foru plazan)
2010-08-28 Emon - Osintxu (Txosnak)
Zuek, hasi zarete agenda egiten? Gomendiorik?


Erantzunak
Andoainen izan nintzen Anari ikusten eta ondo egon zen, eta Andoainen izan nintzen berriro Rock festibalean eta hura ere ongi egon zen (euria pega bakarra, eta haundia).
Nire udarako kontzertuek maila altua dute. Hernanin Laiotz San Juan bezperan, Añorgan Kupela taldea festetan (eta Single Socks) eta ondorengoak festek dakartzatenak...
Nork: ostolaza.2010/06/22 16:27:50.420 GMT+2
http://ostolaza.mundua.com
Duda gabe uda paregabea pasako duzu, nik oraindik ikasi beharra daukat, baina izango da bai kontzertuetaz gozatzeko garaia.
Ondo pasa AC/DCn, nik BEC!en ikusteko aukera izan nuen eta oso ongi pasa nuen, seguru nago kriston oroitzapena izango duzula.
Nork: bertol.2010/06/22 17:19:53.012 GMT+2
http://start.io/bertol
Hori bai, udatik bueltan Dillinger, Dark Tranquillity eta agian Massive Attack ikustera joan naiteke... Seguruenik azkenean erdietara ere enaiz joango baina nere plan ideala horrelako zerbait da. Ah eta ea Bobereneakoek ze prestatzen duten irailean, fidatzen naiz beraietaz
Nork: tellychavalas.2010/06/22 21:38:11.509 GMT+2
testicularsoundexpress.wordress.com
Nork: Gutizia.2010/06/24 16:27:11.252 GMT+2
http://gutizia.blogspot.com/
Ah, eta mila esker atxikimenduagatik!!
Nork: Mikel.2010/06/25 15:39:55.172 GMT+2