Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/05 16:26:29.189 GMT+2

Txaparrada

 

 

Atzo eman zioten hasiera Txaparrada musikalari, sinbiosi ederra, bergarako taldeak Txapa irrati libreari ekonomikoki laguntzen diote eta talde hauek (asko ezezagun edo hasiberriak) kontzertua eskaintzeko aukera izateaz gain ondoren bakoitzaren kanta batekin disko bat grabatzeko aukera izango dute, gainera jaialdi osoa irrati bidez zuzenean emititzen da.

 

            Bitartean guk, musikarekin disfrutatzeko aukera ezin hobea irabazten dugu, gauzak horrela atzo goiz hurbildu nintzen Gaztetxera, bakarlariak hasi zuten gau luzea.

 

            Talde gehienak ezagutzen nituen, baina ezustekoentzako be egon zen tokia, ezagutzen ez neban taldetatik bat azpimarratu beharko banu, Morley ekin gelditxuko nintzen, talde instrumentala, kalidade handikua, dirudienez beraien lehen kontzertua zan taldekide batzuk beste talde batzutakuak izan arren, arretaz jarraituko dot talde hau.

 

            Nire gustoen arabera top bat egin beharko banu, atzo gehien gustatu zitzaidan musikariak hauek izan ziren: Aipatutako Morley, bakarlarietatik Larra ikutu psikodeliko eta ahots desberdina lantzearren, Yotox proiektu interesgarria iruditzen zaidalako eta Adi Holden ondo betetzen dutelako rock papera, aipamen espezial bezela, Cool Panic en azken kontzertua ere oso ondo egon zen.

 

Hasi berriak diren Olimpic dards eta The street 77 rekin ere ondo pasa nuen, bertsio ezagunak jo zituztelako, beraz Txaparradako lehen eguna oso ondo egon zen eta hori nik ikustea nahi nituen taldeak gaur jotzen dutela...

 

Zerbait txarra komentatzeagaitik, nire ustez egutegia ez dela aproposa, bihar San Martzialak ospatzen dira Bergaran eta gaur arratsaldean jende asko hau antolatzen egongo da, gainera San ferminak ere badira eta musikazaleak Bilbao live a ere dute asteburu honetan, Aramaion jaiak dira, Oñatin ere kontzertuak eta garagardo festa eta Bergara bertan futbito txapelketa (azken hau txaparrada baino beranduago antolatuko zen seguruenik) baina beno, intentzio txarrik ez dagoela argi dago proiektu honetan beraz, ez da ezer gertatzen, atzo gabean oso ondo pase genuen eta gaur ere goiz joango gara, 17:30 etan goaz.

 

Ez badaukazu planik, animatu, formatua oso ona da, 20 minutu talde bakoitzak eta ondoren Txapa Irratiko jendeak anekdota pare bat kontatzen dute instrumentuak prest egon arte, oso azkar pasatzen da denbora. Animatu!

 

 

Nork: Demonocrazy.2008/07/05 16:26:29.189 GMT+2
Etiketak: txapa irratia musika txaparrada | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak