Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/18 14:04:25.137 GMT+1

‘To shoot an elephant’ gaur mundu guztian ikusiko den dokumentala

Egun berezia gaurkoa. Gazako sarraskiaren urtemugara heldu bait gara. Egutegian gorriz markatuta dagoen egun hau "ospatzeko" antolatu dute gaurko, “Global screening” izeneko iniziatiba. Bertan To shoot an elephant dokumentala, gaur, mundu guztian proiektatuko da.

 

Nik atzo eduki nuen, hau ikusteko ohorea. Gaztetxeko zineklubean egun bat aurreratu ginen eta atzorako antolatu genuen proiekzioa.

 

 

 

Gaza hiri osoa bonbardeatzen ari dira eta hau hasiera besterik ez da…

 

Horrela asten da filma. Dokumentala gogorra da. Oso gogorra.

 

Bertako umeek, ez dute grabazio hau ulertzen, ez dakit bertako egoera dagoeneko normal bezala hartzen duten, gauza da, gerra erdian kamarak beraie enfokatzerakoan, behien eta berriz “Jauna, zergatik grabatzen diguzu?” galdera egiten dutela. Erantzuna dirudiena baino askoz ere zailagoa da.

 

 

Guk badakigu zer gertatu zen, zer gertatzen ari den, eta tamalez, oraindik, zer gertatuko den. Badakigu, bertako medikuei tirokatzen zaiela, badakigu fosforo bonba ilegalak erabiltzen direla, badakigu zibilak direla helburu, badakigu Israelek lege guztiei muzin egin eta sudur puntan jartzen zaiona egiten ari dela.

 

Irudi gogor hauek ikusi gabe ordea, ez gara kontzientziatzen. Zenbat aldiz entzun dugu, telebistan agertzen ez dena, ez dela existitzen? Horregatik grabatu zaituzte ume, errealitate bat, mundu guztiari helarazteko. Egoera gazi horren irudiek munduari buelta emateko.

 

Irudi batek, mila hitz baino gehiago balio duela esan ohi da. Ikustea nahi ez duena baino itsuagorik ez dagoela ere esan ohi da, ordea.

 

Horretarako antolatu da “Global screening” iniziatiba, gure mundu itsuari gauzak garbi erakusteko.

 

Gure bizitza moderno eta komodoa eten, eta gure buruari galdera batzuk egiteko.

 

Aprobetxatu aukera, gaur egun berezi bat da, onartu egin diguten oparia eta ikusi dokumentala. Aukera asko daude:

 

  • Zuzeneko proiekzio batera joatea. 33 estatu baino gehiagotan proiektatuko da gaur. Euskal Herrian, proiekzio asko antolatu dira. Gaztetxe, antzoki… eta bestelakoetan egongo da TSAE ikusteko aukera. Ikusi hurrengo estekan, etxetik gertuen duzun proiekzioa.

 

  • Internetetik, online ikusteko aukera ere badago.

 

  • Torrent-a jeitsi eta offline ikustea.

 

  • Dokumentala erosi eta etxera iristean ikustea.

 

  • Beste aukera bat, gabean Hamaika telebistan ikustea.

 

Beraz, ez dago aitzakiarik, Creative Commons lizentziapean hedatu da lana eta honek distribuzioa ikaragarri ugaldu du. Filma ingelesez dago, 16 azpititulurekin, beraien artean euskara.

 

Mohammad Rujailah dokumental guztian gidari bezala agertzen den gaztearen hitzekin uzten zaituztet:

 

Gazako zerrendan bizitza normala eraman nahi duen, 24 urteko  pertsona normal bat baino ez naiz. Zaila da ordea... Hortaz, ez dakit zer gehiago nahi duten nik egitea... Ni ez naiz Hamasekoa, eta jendearen gehiengoa ere ez. Beraz, zer gertatzen da nirekin? Zer gertatzen da hemen, Gazan, dagoen ni bezalako jendearekin? Esaten baita erasoen helburua Hamas eta Palestinako beste fakzio batzuk direla. Zer gertatzen da bederatzi urteko gure anaiarekin? Eta gure arrebarekin? Nik uste dut erokeria dela. Neure burua biktimatzat ez naiz erakusten saiatzen ari. Nire ustez mundu honetan zuzena eta bidezkoa izan beharra dago, ez besterik. Jendeak nahi duen bizitza aukeratzeko paradaz eta jendeak nahi dituen ordezkariak aukeratzeko paradaz ari gara hizketan. Ez dut uste Israel, Espainia, Amerika edota Frantziaren arazoa denik.

Gurea da, barrenekoa. Beraz, nire ustez jendeak utzi beharko lioke palestinarrak salatzeari eta estereotipoen bitartez epaitzeari

Nork: Demonocrazy.2010/01/18 14:04:25.137 GMT+1
Etiketak: shoot gaza an to zinema elephant gerra palestina dokumentala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak