2008a hasi zenean urte berrirako promesa desberdin batzuk egin nituen, urte bete beranduago bat bakarrik bete dudala konturatu naiz, telebista gutxiago ikustea. Izan ere lehen eguneko 3 orduko batazbestekoan banegoen orain ez naiz 30 minutura heltzen.
Denbora irabazi det? ez, Zergaitik? internetetik deskargatutako telesaietara engantxaturik nagoelako. Funtsean lehen bezala "telebista" ikusten det, baina orain nik aukeratzen det ze programa ikusi eta garrantzitsuena, noiz. Iragarkirik gabe, telebistak ez ditu nire eguneko planak baldintzatzen. Denbora txarra egiten duela? 4 kapitulu jarraian ikusten ditut, plan interesgarriren bat sortu dela? ez det bat ere ikusten.
Uste dot telebistaren eboluzio logikoa dela.
Post bikoitza egiteko, telesailen aro berriaren alde onak aipatzeaz gain nire telesail gustokoekin lista bat egiten saiatuko naiz.
Lost (Perdidos): 2. denboraldian nago, oso interesgarria izan arren poliki goaz, koadrilako lokalean ikusten dugu eta.
Heroes: Kalitate handiko telesaila, produkzioa pelikula bat izango balitz bezela tratatzen dute, argumentuak ere landuta daude, darwinismoa... Lehen denboraldia etb2n ikusi nuen, orain bigarren eta hirugarren denboraldiak deskargatu ditut.
Me llamo earl: Karma gora, karma behera gainetik begiratuta eman dezakeen baino mami gehiago dauka telesail honek. La sexta katean hasi nintzen ikusten, beranduago 3 denboraldi deskargatu nituen, dagoeneko denak ikusita ditut.
Death Note: Ez naiz anime zalea, baina telesail honek ondo engantxatu zidan, Light gazteak Death Note bat aurkitzen du, bertan izen eta abizen bat idazten bada pertsona hori hil egingo da, horrela Lightek gaizkileekin amaitzeko bere koadernoa erabiltzen hasiko da, baina lortu ahal dezakegu bakea heriotzaren bidez? guztira 37 kapitulu daude, gomendagarria da jatorrizko bertsioa azpitituluekin ikustea.
Cosmos: Carl Sagan zientzialari famatuaren domuntalak, astean bat ikusten dut, 13 zatitan sakabanatuta dago, oso interesgarria.
Filosofia [aqui & ahora]: Argentinako telebistan egin den telebistako programa, filosofia gustoko badaukazu ezinbestekoa. Oraingoz 13 saio dira, baina laister berriak egongo direla irakurri det.
Scrubs: Urte bete noa telesail hau jarraitzen, telesail asko daude eritetxeak dituztenak agertoki, baina hau desberdina da, house en alde onak edukitzeaz gain protagonistarekin segituan konektatzen duzu, formatu perfektua dauka. Dagoeneko 6. denboraldian noa.
The IT crowd: ITa informatikako saila da, bertako bi frikiren bizitza ezagutzeko aukera ematen digu ingalaterrako telesail honek, oso dibertigarria.
The big bang theory: The IT crowden amerikako bertsioa dela esan dezakegu, friends en bezala baina frikiekin, ordenagailuen mundua gustatzen bazaizu oso dibertigarria, The it crowdekin bezela internet bidez online jarraitzen dut jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin.
Prison Break: Lehen denboraldia asko gustatu zitzaidan, baina bigarrenak aspertu egin zidan, 2. denboralditik berrartzeko planak dauzkat.
Numb3rs: Antena 3k gaizki tratatzen zuenez telesaila hau (astero ordutegiz aldatzen...) kapitulo dexente deskargatu ditut. Numb3rs en matematiken beste aurpegi bat ikusteko aukera daukagu, bertan gaizkileak arrapatzeko sistema matematikoak erabiltzen dira, kapitulo batzuk oso onak diren arren, beste batzuk txarrak dira.
Monk: Batzuetan gurasoekin ikusten dut, etb2n ez dago gaizki.
Eta oraindik ikusi ez ditudanak, baina ikusteko gogo handia ditudanak:
Dexter
Como conocĂ a vuestra madre
A dos metros bajo tierra
The Wire
...
Ez det ulertzen horrelako telesailak ikusteko aukera izanda, jendeak aida eta antzerako txapuzak ikustea.
Zuek zer telesail gomendatzen didazue?


Erantzunak
Telesailetan agertzen diren fenomenoen artean azaltzeko zailenetako dugu Aida. Hasteko apustu gogorra egin zuten Telecincokoek Aidari telesail propioa emanez (gogora dezagun pertsonai hau 7 vidas telesailean sortu zela). Zenbat telesail horrelako sortu dira estatu espainiarrean edo Euskal Herrian??? Zero. Zergatik? Ez zutelako arrakastarik izango, baina Aidak arrakasta badauka eta kalitate onekoa bestela ez litzake ia ehungarren ataleraino iritsiko.
Gauza batzuetan Telecincoren iritzi edo erabakien aurka azaltzeko arazorik ez daukat, baina beste gauza batzuetan asmatzen dutela bete betean onartzeko ez daukat arazorik izaten (1 formula, 7 vidas, Periodistas...).
Beste telesail bat oso gomendagarria duda gabe: House. Pena merezi du ikustea eta "denbora galtzea" telesail hau ikusten ;)
Nork: piban.2009/01/29 15:07:55.535 GMT+1
http://goiena.net/blogak/leihoa
Nik DVD "box"ak erosten ditut, eta proiektorean ikusi, ez daukat telebistarik. Gainera ez zait gustatzen telesailak edo pelikulak doblatuta ikustea. Nere telesaiak:
- Curb Your Enthusiasm
- Six Feet Under
- 24
- Northern Exposure
- Seinfeld
- My Name is Earl
- The Wire (oraindik ez naiz hasi honekin)
Nork: set.2009/01/29 17:40:23.467 GMT+1
http://www.elitefreak.net/series/911/twinpeaks.htm
Nork: tellychavalas.2009/01/31 10:56:07.740 GMT+1
JODE, historiako telesairik hoberena aipatu gabe utzi duzu...........................LOS SOPRANO. Ikaragarria. Perdidos lenengo 4 denboraldiak ikusitut eta ondo dago. Gero jetsita alias, heroes,............deadwood, las cronicas de sarah connor eta a dos metros bajo tierra gomendatu didate, ea jeisten ditudan.
Esandakoa, LOS SOPRANO ikusi. Ezinobea(6 denboraldi dira)
Nork: josu.2009/02/02 01:29:59.800 GMT+1
www.poperoak.es
Pixkat berandu baina gaur topatu zaitudanez eta serie zale naizenez hemen jarraitu ditudan batzuk:
Prison Break
Heroes
Californication
Rome
How I Met Your Mother
Weeds
ta orain gutxi ikustez bukatu dudan Six Feet Under. Neri ere jatorrizko bertsioan ikustea gustatze zait baina hori bai ez daukat ez proiektore eta ezta dirurik Box horiek erosteko jeje.
Eta orain The Sopranosekin jartzekota nago, beste leku askotan ere oso kritika onak irakurri baititut,
ala plazer bat izan da zure bloga topatzea, ondo segi!
Nork: mikel.2009/07/13 22:44:08.171 GMT+2