Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/03 21:29:58.409 GMT+1

Spotify

Ostiralean ezagutu nuen Spotify, internet bidez musika entzuteko programa. Hasieran musika barietate gutxi egongo zela uste nuen, baina ez, aukera zabala dago. Euskal herriko musika ere aurkitu dezakegu, oraingoz nik Gaztelupeko Hotsak eta Elkar disketxeetan dauden euskal taldeen musika aurkitu det, proiekto "berri" bat izateko ez da gutxi. Etorkizuna bide honetan joango dela uste dut, last.fm baino interesgarriagoa iruditu zait.

 

Ezustea larunbat gabean eraman nuen, Bergarako taberna ospetsu bateko ordenagailuaren pantailara begiratu nuenean, bertan zegoen Spotify musika jartzaile lana egiten, ez da ideia txarra, programak ekartzen dituen aukeretako bat irrati pertsonalizatuak egiteko aukera da eta, gero eta gertuago gaude HAL 9000tik.

 

Ikusten ditudan arazo batzuk:

 

1.- Garrantzitsuena, ezin da musika igo, Spotify-ekoek disketxeekin heltzen diren harremanen eskutan dago dena, talde txikientzako oztopo handia.

2.- Publizitatea, batzuetan segundo gutxitako iragarki bat entzuten da, hau kentzeko ordaindu egin behar da.

3.- Kontrola, nork zer noiz entzuten duen kontrolatzeko era bat izan daiteke, gure pribatizazioaren aurka.

4.- Hizkuntza, dena ingeles hutsean dago.

5.- Derrigorrez internet eduki beharra.

 

Gehienbat nire Winamp-a erabiltzen jarraituko dudan arren talde berriak entzuteko, momentuan, oso ondo datorkit. Zerbait deskargatu baino lehenago entzuteko, azken momentuko ezusteko kontzertuetako taldeak ezagutzeko...

 

Frogatzea nahi duenak lehenik eta behin programa instalatu beharko du eta ondoren erregistratu. Horretarako 3 aukera daude, bi ordaintzen eta bestea gonbidapenez sartzea, interneten bila ibili ondoren hurrengo esteka aurkitu det, bertatik erregistratzeko ez da gonbidapenik behar.

Nork: Demonocrazy.2009/02/03 21:29:58.409 GMT+1
Etiketak: spotify musika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Badira hamar bat egun erabiltzen dudala. Fenomeno dago eta nik ere uste dut etorkizuna hortik etorriko dela. Itxura denez, disko-etxe handien musika dago hor, eta bai, talde txikiek... dena den, ez dudana ikusten da disko-etxeen aldekoegia ote den spotify.

Spotify talde ezezagunena bai, hori edarto legokeela uste dut, baina zer irabazten du Xabier Letek hor egonda? ez dakit, ez dakit...

Erabiltzaile moduan perfekto! industriari begiratuta zalantza handia.


Nork: Iban Arantzabal.2009/02/04 10:25:30.394 GMT+1
http://www.arantzabal.com

Kaixo, nik ere blog-ean idatzi  nuen spotify inguruan.

Aipatzen duzun Bergarako tabernekoek hala ere, ez dute oso ideia ona eduki... imaginatu amnistia internacionalren edota AYUDANOS A MEJORAR SPOTIFY anuntzioak "a todo volumen" azaltzen badira... hahahah.

Bromak aparte, programa oso oso ondo dago momentuz, baina ikusiko dugu ea horrela jarraitzen duen eta publizitateak gora egiten ez duen..

Nork: Jokin.2009/02/28 17:56:08.407 GMT+1
jokinisnotdead.wordpress.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak