Gustoko dut Buenafuente, horregaitik agian, hasiera batean gustoko nuen Rodolfo. Nire ustez gaur egungo musika komertziala eta Eurovision jaialdi penagarria kritikatzeko era bat zen, gauzak diren bezela esateko era bat, kritikoa izateko edo gutxienez Eurovision Europako musikaren erreferentzia edo oinarritzat hartzen dutenen gaineko burla.
Baina tamalez, fama irabazten hasi den bitartean gauzak aldatu egin dira, Jones jaunaren baserrian gertatu zen bezela, iraultzako aipamen guztiak desagertu dira dagoeneko.
Komertzializatu ahal den guztia txikilikuatreizatu dute, politonoetatik hasita once-ko iragarkirarte, eusko txiki txiki eta bestelako zaborrak tartean.
Kontextu honetan gaur da eguna, Chiqui chiqui Estatuen lotura politikoa den jaialdian agertzeko. Eta irabazten badu? Ba gutxienez Uribarri sufritzen ikusiko dugu eta bestela berdin da, gu Euskaldunak izanda Rodolfok galtzen badu ez digula errepresentatzen pentsatu eta listo.
![]()
Nirekin behintzat irabazi egin dute, bizitzan lehen aldiz Eurovision ikusteko gogoa daukat eta, morboagaitik bai, baina gaur egun telebista ikusteko beste arrazoiren bat egon daiteko edo?


Idatzi artikulu bat