Queens Of the Stone Age - Barakaldo - Otsailak 14 - 25€
Kriston kontzertua. Hasieran bastante geizki hasi zan gaua, lehenengo ez giñuan aretua aurkitzen, jendiai galdetu jaun baina gehixenek ez zekixen ezebe ta beste batzuk beste alde batera begiratzen zeben, badakizue greba eguna...
Aretuan kokapena aurkitu ondoren (zentro komertzial baten barruan, kuriosua gutxi esanda) kolan jarri giñan, ondio ez zian 7rak bez, horregatik lehenengotarikuak giñen kolan. Ateen irekiera ordua errespetatzen ez zutela ikustean, notizia txarraren berri jakin genuen, teloneroak, biffy clyro taldeak ez zuela jo behar, gogo handia neukan eskoziarren rockaz gozatzeko baina printzipalki qotsa ikustera joan nintzenez, animoak ez ziren galdu.
Ateak zabaldu bezain azkar sartu ondoren 3filako erdigunean kokatu giñen, niri gustatzen zaidan lekua. Bertan egon behar izan genuen 21:05 arte, bitartean bromista batzuek biffyren ausentzia grebari atxikitzen zioten. Baina itxaronaldiaren zati gogorrena beroa izan zen. Aretoarekin benetan haserretzeko beroa, jakina da nahita berotzen dutela aretoak jendeak kontsumitu dezan, baina atzokoa gehiegikeria izan zen, freskagarriak 4€ balio zutela konturatu nintzenean, boikota egitea erabaki nuen, ez genuen ezer kontsumitu. Hau horrela kontzertua bukatu zenean ia mareatu egin nintzen (kontzertu erdian nire ondoan zeuden bi pertsonak konortea galdu zuten...). Arazo hauek guztiak ahaztu zitzaizkidan Joshua Homme eta bere lagunak plazaratu zirenean.
Lehen kantuetatik hasi ziren gogor, hiru hit gogorrekin (Go with the flow, Medication, Feel Good Hit of the Summer). Ondoren kriston kontzertua bizi genuen, kantak luzatu eta aldatzen zituzten, kanten tarteak gitarraz bete... Soinu aldetik ondo entzuten zen eta gainera iluminazioa anitza ta oso ona zen. Azken diskoa gainetik ikutu zuten, baina beraien beste 4 disko famatuek ere tokia izan zuten.
Dudarik gabe, onena amaiera. Nik gustokoen ditudan bi kantak jo zituzten bis ean, kontzertzua amaitzeko Song for the dead apoteosikoa parte azkarrean kriston pogoa sortu genuen, kantak eskatzen duen bezala.
Azkenean biffy clyrok jo ez arren oso gustora urten nitzen aretotik. Betirako geldituko naiz Song for the dead kantuan disfrutatu nuenarekin, nere bizitzan kanta batekin gehien disfrutatu dudan unea izan zen.
Setlista gutxi gora behera horrela izan zen:
Go with the flow
Medication
Feel Good Hit of the Summer
Do It Again
3's & 7's
Avon
Era Vulgaris
I Never Came
Misfit Love
Burn The Witch
River In The Road
Turning on The Screw
In The Fade
Hanging Tree
Suture Up Your Future
Little sister
Battery Acid
I Wanna Make It Wit' 'chu
You Can't Quit Me Baby
Sick Sick Sick
You Think I Ain't Worth A Dollar, But I Feel Like A Millionaire
Song for the Deaf
Song for the Dead


Erantzunak
Hitzegin dudan jende guztia gustora izan zen ostegunean QOTSA ikusten. Zalantzarik ez dago izugarria izan zena kontzertua. Ea noiz etortzen diren berriz ere.
Ondo izan!
Nork: indezent.2008/02/18 11:43:21.799 GMT+1