Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/15 16:57:34.261 GMT+1

Queens Of The Stone Age + Biffy Clyro (Barakaldo)

Ordua zan. Horrelako kontzertu interesante gutxi dare gurian, normalian Q.o.t.s.a. bezalako talde bat etortzen danian sarreren prezioa 35€ tatik ez da bajatzen (gutxi botata) eta ekartzen deben teloneruak 2.mailakuak izaten dia, sala haundixak soinu txarrakin...

 

Baina otsailak 14 an gozatuko dogun kontzertua oso ezberdina izango da. Kontzertuak 25€ bakarrik balio ditxu eta barakaldoko rockstar sala txikixan izango da (1500 pertsona), honek sarreren salmenta azkarra ekarri dau egoera hau sortuz:

 

QUEENS OF THE STONE AGE + BIFFY CLYRO:

 

Osteguna otsailak 14 – RockStar Live- Barakaldo – SARRERA AGORTUAK

Ostirala otsailak 15 – La Riviera – Madrid - SARRERA AGORTUAK

Larunbata otsailak16 – Razzmatazz - Barcelona - SARRERA AGORTUAK

 

Eskerrak nik barakaldoko sarrera salgai jarri ziren egunean erosi nuela.

 

Desertuko erreginak beraien diskoik makalena presentatu arren beraien zuzenekoa mundu osoan ezaguna da eta Biffykoak oin ari dia bizitzen taldearen garairik altuena, 4 diskoren ondoren joan berri zaigun 2007 urtean izan dute beraien saria. Rockzone aldizkarian adibidez beraien “puzzle” diska urteko diska izendatu berri dute.

 

Queens of the stone age (QOTSA bezela ere ezagunak edo sinpleki Queens) Estatu batuetako stoner rock musika taldea da, Joshua Hommek lideraturik, Palm Desertik (California) datozte, taldea Kyuss mitikoen  errautsetatik sortua izan zen.

 

1998

 

 

2000

 

 

2002

 

 

2005

 

 

2007

 

 

 

Biffy Clyro Ayrshire-eko (Eskozia) hirokote honek rock alternatibo edo post-punk estiloak lantzen ditu. Taldea Simon Neil (ahotsa eta kitarra) eta gemeloak diren Ben eta James Johnston-ek (bateria eta baxua) osatzen dute.

 

2002

 

 

2003

 

 

2004

 

 

2007

 

 

Barakaldon ikusiko gara!

Otsailak 15 -Ikusi kontzertuaren kronika

Nork: Demonocrazy.2008/01/15 16:57:34.261 GMT+1
Etiketak: biffyclyro barakaldo musika qotsa queensofthestoneage | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Ba nik be sarrerak urten zien lenengoko egunien erosi nebazen, ze seguru agortuko ziela. QOTSA udan ikusi neban,  ta.. bortitzek! Ganera apur bat zoratute dauz. Handik ikusiko gara igual, no one knows!  

Nork: Zooblogikoa.2008/01/19 13:11:30.733 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zooblogikoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak