Aurten ordea oporraldi osteko sindromea gainditzeko material dezente izango dugu eskuragarri, azken aldian itxaroten nabilen disko guztiak hil horretan aterako dira eta. Hurrengo kasuak ezagutzen ditut nik.
Berri txarrak, Irailean argitaratu behar dute beraien 6. diskoa Lekunberrikoek, Rubio joan eta David etorri zenetik atera behar duten lehen diskoa da hau, 2005ko Jaio.Musika.Hil-etik ez dute diskorik atera, tartean Zertarako amestu dokumental ederra dagoen arren. Hatortxurock-en izan nuen hirukotea ikusteko aukera eta une indartsuan daudela argi gelditu zitzaidan, kontzertu horretan jo zuten bi kanta berriak eta beraien myspace eta roadrunner-en webgunean aurkeztu duten Dortoken mendean kantu berriak, disko berriarekiko gosea handitu besterik ez didate egin.
Muse, gaur egun nire talderik gustukoenetarikoaren diskografi perfektua aztertuz, hutsik ez dutela egingo argi ikusten dut, gainera diskoari Madrileko kontzertua gehitu behar zaio, dagoeneko sarrera altxor bat bezala gordeta dut eta, urteko kontzerturik interesgarriena dela uste dut, HAARP Dvd-a ikusi ondoren, argi dago ingelesek zuzeneko indartsua dutela.
Diskoaren izenburua The Resistance izango da eta twitter bidez kanten izenburuak ere badakizkigu:
1. Uprising
2. Resistance
3. Undisclosed Desires
4. United States of Eurisia (+Collateral Damage)
5. Guiding Light
6. Unnatural Selection
7. MK Ultra
8. I Belong to You (+Mon Coeur S’oUVRE A Ta Voix)
9. Exogenesis : Symphony Part I (Overture)
10. Exogenesis : Symphony Part II (Cross Pollination)
11. Exogenesis : Symphony Part III
Bellamy eta konpainiak egin dezaketenaren aurrean beldurra daukat, gehien bat azkenengo hiru kantak berez sinfonia bat osatzen dute eta.
Skunk Df Madrildarrak ere iraila hautatu dute nola ez, berain disko berria, El Crisol, aurkezteko. Esencia azken diska rockeroagoaren bidetik jarraituko dutelaren susmoa daukat, taldearen eboluzioa aztertuta, dena dela kitarra berriak sartu dira taldean eta beraien nortasunak ere ezustekoren bat eman dezakete, momentuz aurrerapen bezala bideoklip bat jarri dute sarean.
A Fire Inside, hasieratik asko aldatu den taldea izanda ere, beraien azken hiru diskoak oso gustuko ditut
(The Art of Drowning ,Sing the Sorrow, Decemberunderground), irailean aterako duten diska Crash Love deituko da.
Pearl jam-ekoak oraindik diskoaren izenburua Backspacer izango dela bakarrik esan duten arren, gogo handia dut Seattle-eko talde mitiko honen disko berria entzuteko.
Alice In Chains, Seattle-eko beste talde handi honek ere iraila aukeratu du nola ez, bere disko berria Black Gives Way to Blue aurkezteko
Horren beste diskoren artean ez galtzeko, laburpen txiki bat egingo dut:
Irailak XX – Berri txarrak “Izenburu gabe oraindik”
Irailak 14 – Muse “The Resistance”
Irailak 21 – Skunk Df “El Crisol”
Irailak 22 – Pearl Jam “Backspacer”
Irailak 29 – AFI "Crash Love"
Irailak 29 – Alice In Chains “Black Gives Way to Blue”
Inoiz ez nuen aurreikusiko hurrengoa esatera helduko nintzenik ,baina, ea oporrak pasa eta irailera heltzen garen!


Erantzunak
Bestela Converge-rena ere fetxa hoietan ateratzen da.... broma gutxi
Nork: telly.2009/07/10 14:50:35.600 GMT+2
testicularsoundexpress.wordress.com