Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/20 11:06:19.796 GMT+1

Normaltasuna: Haize eza

Denbora asko noa, blog honetan politikari buruzko ezer idatzi gabe, azken hilabetetan askotan jarri banaiz ere pantaila zuriaren aurrean euskal politikari buruz zerbait kontatzeko intentzioarekin. Argitaratu gabeko idatziak izan dira, bidaltzen ez diren kartak bezala, azken momentuan baztertutako hausnarketak.

Oraingoan ordea, basoa gainditu duen ur tanta etorri da, gainera etorkizunari begira uholdea datorrela aurreikusten dudanez balde bat prestatu ordez, basoa uztea erabaki dut.

Ez naiz Euskal Herriaren egoera politikoaren testuingurua azaltzen hasiko, hau irakurtzen bazaude ondo jakingo duzulako nor dagoen boterean, ze azpijokoren edo eskubide saltzearen ondorioa den egoera hau.  Ondo identifikatuta izango dituzu dagoeneko euskal konfliktoko ardi beltzak.

Lehen

Jeltzaleak boterean zeudenean, oraingo boterea (PSOE, PP), oposizioaren zati bat zen. Hauen kexa nagusi bat euskal identitatea sustatzen indarra galtzen zela zen, gizarte globalari zuzendu ordez, normaltasun politiko batetatik aldendu eta konfliktoa elikatzen zela zioten.

Orain

Gobernu berriak egin duen bakarra, lehen kritikatzen zutena da, identitate bat sortu, dena politizatu eta konfliktoa elikatu.

Horren adierazle dira azken boladan jasan ditugunak:

·         Presoen kartelen aurkako inkisizioa.

·         Gorbeia militarki konkistatze .

·         Euskal Herriko mapa kendu eguraldi mapatik

·         Normaltasuna bermatuko duen teleberri bat sortu (aurkezle ez hain euskaldunarekin, estatuan garrantzia duten notiziak lehenengo emitituz, funtsean teleberria nodo-izatu).

·         12 ordu euskaraz eta beste 12 ordu gazteleraz zetorren ETB 4 proiektua ahaztu, baztertu.

·         Frogarik gabeko patxiloketak.

·         Donostiako manifestazio plurala mozorrotu.

·         Hezkuntza sistema euskararen aurka jarri.

·         Ezker abertzaleak, azkenean, egin duen Altsasuko aurrerapausoari ez ikusiarena egin. Bertako zazpi puntuak manipulatu.

·         Estrasburgoren azken hitza, ilegalizazioen aldekoa.

·         Ertzainen uniformeak aldatu, ikurrina kentzen joan.

·         Historia liburuetatik Euskal Herria kontzeptua kendu.

·         Estatuko erregea Donostiara ekarri

·         Azkeneko normaltasun tantanak, Espainiako selekzioa eta Espainiako txirrindularitza selekzioa baskongadetara ekartzeko ahaleginak

Gelditzen den bakarra, helburutzat duten normaltasun politiko hori azaltzea da, nolako gizarte normal eta ze identitatekoa izango den argi uztea.

                    

Batzuk argi dugulako, Dut-ekoek esaten zuten bezala, haizerik ez badago, bandera trapu bat dela. Nik ez dut trapu bat goraipatuko, ez hemengo trapu bat ezta ere atzerriko trapu bat. Kuriosoa orain dela aste gutxi Barakaldoko kontzertu batean lagun batek ikusi zuen egoera, gazte bat Euskal selekzioaren kamisetarekin, Anti-flag en kontzertuan.

“Euskadi is not different” entzun nuen atzo kalakan. Ez dakit horrela den, argi dudana zera da: Haizerik ez dagoela.

Ideia guztiak errespetatu, normaltasunez hizkuntza erabili eta biolentzia gabeko gizarte horrek, tamalez, gutxienez 3 urte itxaron beharko duelakoan nago, eta itxaroteaz aspertuta gaude.

 

Nork: Demonocrazy.2009/11/20 11:06:19.796 GMT+1
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso hausnarketa laburra, baina ona eta osatua! Zorionak! Dena den, zuzenketa bat egin nahi nuke: Espainiar Txirrindulari Itzuliko etapa bat da baskongadetara ekarri nahi dutena eta ez txirrindulari selekzioa!

Haizerik ez dabil eta eguzkiak urtzen du goian gailurretako elurra(Agur eta ohore Mikel)... Bi berri interesgarri irakurri dut egunkarian(nire kasua Berria) astebukaera honetan; hone hemen berrion linkak:

1) http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2009-11-22/008/007/EAk_subiranisten_bilgune_bat_sortzeko_deia_egin_die_eragile_politiko_sindikal_eta_sozialei.htm

2) http://www.berria.info/albisteak/37553/Ezker_abertzaleak_begi_onez_ikusten_du_EAk_subiranisten_bilgune_bat_sortzeko_egindako_proposamena.htm

Ea ba! Arretaz jarraituko ditut hurrengo egunetako adierazpenak!

Nork: Ibantxo.2009/11/23 20:54:52.274 GMT+1

AKZIO ERREAKZIOAREN LEGEA!!

Nork: Ibantxo.2009/11/24 18:40:46.428 GMT+1

OFF-TOPIC Rammstein konfirmatu dute BBKrako OFF-TOPIC

Nork: 29A.2009/12/17 13:46:01.440 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak