Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/23 23:14:24.422 GMT+2

Nickdutnik

 

Atzo estreinatu zen Nickdutnik programa ETB3 katean, eskerrak arratsaldean Sustatun albistea irakurri nuela, oso saio interesgarria izan zen atzokoa eta.

 

Euskaraz informatikaren mundua jorratzen zuen saio bat faltan botatzen genuen askok, eta atzokoa ikusiz Nickdutnik hutsune hori osotasunez betetzeko asmoarekin etorri da.

 

Atzoko saioan Teknopatako Joxeri elkarrizketa bat egin zioten (Nire poken kuttuna telebistan!), Goearko sortzaileari elkarrizketa bat egin zioten (Zerbitzu hau askotan erabili arren ez nekien atzean euskaldun bat zegoela), twitter eta beste zerbitzu askori errepaso bat egin zioten... Ondo aprobetxatutako ordu erdia.

 

ETBn ikusten dudan programa bakarrenetarikoa kalaka izanda, amorru pixka bat ematen dit hau ere egun berdinean izatea, baina ordu erdi bakarrik izanda ez da ezer pasatzen.

 

Espero det bizitza luzeko programa izatea, baina oraindik ez dakigu zer gertatuko den ETB telebistarekin lehendakari berria edukitzean.

 

Puntu txar bat aurkitzekotan, jorratzen duten gaia ikusita nire ustez  http://www.nickdutnik.com/ webgunea prest egon beharko zen saioko bideoekin eta programan agertu diren zerbitzuen loturekin edo blog txukun batekin. Seguruenik hortan ibiliko dira, pilotoaren balorazioaren zain, bitartean twitter bidez jarraitu dezakegu.

 

Besterik gabe, zorte on eta asteazkenero 22:00 elkar ikusiko gara.

Nork: Demonocrazy.2009/04/23 23:14:24.422 GMT+2
Etiketak: etb teknologia informatika nickdutnik internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak