Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/05 16:48:22.821 GMT+2

NiИ disko berria muxutruk

 

            Bi aste pasa dira Trent Reznorrek bere webgunean gaurko eguna azpimarratzen zuen kontadore bat jarri zuenetik. Nine inch Иails gustoko dugun guztiok suposizio asko egin ditugu egun hauetan, Ghost berri bat? EP labur bat? baina ez, Trent ek gure uste guztiak apurtu eta txiki utzi ditu disko berri bat argitaratuz, gainera edukiaz aparte bere kultura gure belarrietara garraiatzeko ideia ezin hobea eraman du aurrera.

 

            Nin-en webgune ofizialean sartzea besterik ez da behar diskoaz gozatzeko, bertan diska formatu eta kalidade desberdinetan aurkituko dugu, kontsumitzaileak aukeratzeko prest, bere hitzetan diska hau bere kontura doa, zaleei eskerrak emateko edo (thank you for your continued and loyal support over the years - this one's on me).

 

            Orain dela hilabete batzuk berdina egin bazuen ere Ghost-ekin oso interesgarria iruditzen zait benetan dirua mugitzen duten artistek horrela jokatzea.

 

            Orain bukatu berri dut lehenengo entzunaldia, eta gustokoa izan da. Gainetik entzuten badugu Year zero 2 bat ematen du, baina kanta solteak aztertzen baditugu bere beste disko batzuen antz gehiago dute (Discipline kanta WT eko Onlyren antza du, The fragile eko doinuak ere entzuten dira, The Downward Spiral...) baina etiketa eta balorazio pertsonalak egiteko edukiko dugu denbora, orain musikaz disfrutatzeko unea da.

 

                       Nine Inch Иails - The Slip (2008)

 

 

   

 

1.      999,999

2.      1,000,000

3.      letting you

4.      discipline

5.      echoplex

6.      head down

7.      lights in the sky

8.      corona radiata

9.      the four of us are dying

10. demon seed

 

Guztira: 43:45

Deskargatu edo entzun online guztia CC lizentziapean

 

Webgune ofizialean esaten duten bezela;

 

we encourage you to

remix it

share it with your friends,

post it on your blog,

play it on your podcast,

give it to strangers,

etc.

Nork: Demonocrazy.2008/05/05 16:48:22.821 GMT+2
Etiketak: nin nails musika kultura copyleft inch niи nine trent reznor | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...crazy/electric-weekend">Electrick weekend Liburutegitik bueltanNiИ disko berria muxutruk Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/06/17 12:57:13.872 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak