Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/18 21:23:38.359 GMT+1

Muse; Apokalipsiaren zaldunak

Muse gaur egun nik gustukoen dudan musika taldea izanik, hirukote honek astronomiari buruz duten zaletasunari buruz hitz egitea bururatu zait. Pertsona askori bezala beraiei ere gure atmosferatik at dagoenak kezkatzen die. Ez nabil bizitzaz ez inteligentziaz ari, hutsunearen atzean dagoenari eta ulertezinak diren magnitudeei buruz baizik. Duda barik ulertzen ez dugun gauza gehiegi daude unibertsoan eta Muse-ek hori transmititzea gura du bere musikarekin.

 

Taldearen etorburura joaten bagara, esaten ari naizenari buruz adibide garbi bat daukagu, eta hau beraien disko debutaren azalean ikusten da:

 

                

  

Bertan janzki motz bateko neska bat ikusten dugu,  putzu batera jauzi eginez planeta edo satelite batean. Jakin-minez atzean ikusi dezakegu lurra eta ilargia izango dena eta marrazki bat espazioko uhin batzuenak.

 

Origin of Symmetry beraien bigarren diskoan zentraturik, keinu sideral berriak aurkitu ditzakegu. Adibidez diskaren hirugarren kantaren izenburua “Space Dementia” (erotasun espaziala). Baina hemen ez da bukatzen dena, ikus dezagun orain 3.singlearen bideoklipa; Bliss:

 

          

 

Irudiek bakarrik hitz egiten dute.

 

Beraien bigarren eta hirugarren diskoen artean Hullabaloo atera zuten, zuzeneko dvd bat zuzeneko kantak eta kanten b aurpegiak ekarriko zituen disko bikoitz batekin. Bertan Dead Star ( hildako izarra) eta Shrinking Universe (beheraldiko unibertsua) izeneko kantuak daude.

 

Hirugarren diska (nere gustokoena) Absolution. Bertan apokalipsia tratatzen dute eta lurreko beste gai batzuk espazioa ahaztuz edo gutxienez horrela zen beraien laugarren singlearen bideoklipa irten zen arte, Sing for Absolution:

 

¿Itsumena? Izan daiteke, beraien azken diskoak espazioko frikien kategoriara irizten bai da. Hasteko diskoaren izenburua Black Holes and Revelations (zulo beltzak eta  apokalipsia), kantu batzuk: Starlight (izarren argia), Supermassive Black Hole (zulo beltz super masiboak, dentsitate handiagoko zulo beltzak izendatzen dituen kontzeptua) eta gauza benetan interesgarria jartzen den momentua; diskoaren azala eta knights of cydonia kantaren bideoklipa.

Storm Thorgeson da Muse en azken lanaren azalaren egilea, beste portada kurioso batzuen egilea, adibidez Pink Floyd taldearen  The Dark Side of the Moon 

(Argazkia oso handia ikusteko)

Azalaren interpretazioa lantzeko leku batetik hasi behar gara, eta hau diskoaren izenburua izango da, Black holes and revelations, lehen esplikatutako kontzeptua Book of revelations (apokalipsi biblikoa) liburuaren erreferentzia. Mahaian zaldiak daude, ondo, honela azala diskoko kantu batekin lotzen dugu, knights of cydonia (Cydoniako zaldunak). Denok dakigun bezela apokalipsiaren zaldunak lau ziren eta lau gizon dira mahaian jarrita daudenak. Cydonia Martitz planetako eskualde bat da, zehazki “marteko aurpegi” famatuak aurkitu ziren tokia, aurpegi horien erruz paranoia desberdin batzuk sortu ziren estruktura artifizialei buruz. Gora begiratzen badugu Lurra ikusten da! beraz argi dago Martitz en gaude (diskoaren kaxa originala ikusten badugu honen erreferentzia batzuk daude).

Matt Bellamyk esandako zita bat berreskuratzen dut orain “Pertsona bakoitzak humanitatearen lau gaizkiak errepresentatzen dituzten jantzi berri bat erabiltzen du”.

Beraz espekulatzeko ordua da; urre-koloreko jantzia duen gizonak dirua irudikatzen du, gizon hau begiez egindako jantzia duen gizonari begira dago, bere atzean, horrela beste pertsona honek gobernua irudikatzen du, dena ikusten duen gobernua (Anai handia). Diruak gobernua begiratzen du zuzenean, zaintzan dabil. Ezkerrean dagoen gizonak gurutzeak (kristianismoaren sinbolo), erdi ilargiak (islamaren sinbolo), erruberak (hinduismoaren sinbolo) eta ohm-a (budaismoaren sinboloa) ditu jantzian. Bera da erlijioa. Kontuan hartzeko datu bat, zaldien begiak tapatzeko benda bat du begietan, onek erlijioek ekartzen duten fe itsua irudikatzen duela uste dut. Azkenik aurrean dugun gizakiak  ispiluz eginiko jantzia dauka, ez dakit honen esanahi zehatza (benetan dena imajinatzen ari naiz jaja) baina nere ustez komunikabideak dira. Gobernuak, diruak eta erlijioek egiten dutena islatzen duena (bere ikuspuntutik...)

Zergatik dira txikiak zaldiak? Dominic Howard en ustez (Museko bateria)  zaldunek zaldien gaiztotasuna gainditu dutelako (apokalipsisean lau zaldiek antikristoa irudikatzen dute, gerra, gosea eta heriotza) hau da, hauek txikiak gelditu dira zaldunen alboan. Horrela bada diskoaren azalaren atzean dagoena gobernua, dirua, erlijioa eta komunikabideak direla apokalipsiaren lau zaldun berriak da eta gure eskuetatik oso urrun daudela, Martitz bezain urrun, ezin dugu beraiengana joan eta beraiek ez dira gutan interesatuko, beste planeta batetan bezala daude.

            Diskoaren liburuan interesgarriak diren beste datu asko daude, baina luzeegia gelditzen ari denez bat bakarrik komentatuko dot. 11. orrialdean dokumentu batzuk ikusten dira, ba dokumentu hauek MKUltra proiektuarenak dira,  masen kontrolari buruzko proiektu baten inbestigazioa 50. hamarkadan, bertan droga batzuek sartu zituzten gizartean bertako erreakzioak ikusteko, adibidez LSDa.

            Bukatzeko Knight Of Cydonia kantaren bideoklipa gomendatzen dut, lehen komentatutako gaiak lantzeaz gain westerren omenaldia da, badakizue, bertako gizartea kaos bat bihurtzen denean, ongia eta gaizkiaren arteko borrokarako zaldun bat agertzen da, egoera hobetzera. Cydoniako zaldunak nire bideoklip gustokoena!

 

 

 

 

 

 

PD: Blog honetan oinarritutako sarrera.

Nork: Demonocrazy.2007/12/18 21:23:38.359 GMT+1
Etiketak: zulobeltzak mattbellamy blackhole muse apokalipsis | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Interesgarrixe... Beti izen die oso espazialak ta espezialak. Aber laster bueltetan dien hamendik... Pasa dan urteko urtarrilien Black Holes-eko Europako bira hasi zabien Bilbon. Hirutan ikusi duaz, ta beti flipetan urteten zara, soinue, argixek, efektuek,,, espektakulue. Kontzrtuek be beti dauz espazixuegaz lotute. Montajie ta irudixek be bai. Nabe espazial baten itxuriegaz introak eta. Aber udan edo Bilboko festibalera ekarten dabienzan...

Nork: Lander.2008/01/12 13:23:31.721 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zooblogikoa

Errenferentziak:

...ref="http://goiena.net/blogak/demonocrazy/el-poder-de-tu-voz-zentsuratuta">El poder de tu voz zentsuratuta   Musika/Kultura:   Muse; Apokalipsiaren zaldunak Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/03/14 12:42:29.654 GMT+1

... 2008/04/25 21:30:26.451 GMT+2 High Frequency Active Auroral Research Program   HAARP en berri orain dela gutxi izan nuen, Muse musika taldearen DVD berriaren izenburua nondik zetorren ikustera joan ni...

Erreferentzia: High Frequency Active Auroral Research Program - Demonocrazy 2008/04/26 12:56:22.401 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak