Gaur, Otsailak 2, egun berezi bat da. Nire film gustukoenetariko batetan azaltzen den marmotaren eguna da. Groundhog day filma, gazteleraz Atrapado en el tiempo bezala itzuli zena.
Phil eguraldiko gizona Punxtawnwey herrira bialdu dute marmotaren egunaren gorabeherak jasotzera, itzuleran ekaitz batek ezustean hartzen dio. Hurrengo goizean, ohetik jaikitzean Philek irratian aurreko goizeko programa berdina entzuten du.
Filma ohitura batetan oinarritzen da
Gaur Punxsutawney eta beste hiri batzuetan zelebratzen den festa bat da. Bertan, marmota batek, negua amaitu den edo ez adierazten du, bere itzala aztertuz. Phil marmotak neguak aurrera jarraituko duela uste badu, negua beste 6 astez luzatzen da.

Nork aukeratzen du neguak jarraitzea?
Kontuan hartuta, gaurkoan pelikula aztertzen nabilela, filmean argi ikusten da Phil marmotari adjudikatzen badiote erabakia ere, bera txotxongilo bat besterik ez dela. Bere atzean korporazio bateko jendea dago, trajedun jaunek aukeratzen dute negua noiz amaitu.
"Salbuespen egoerak negua du betikotzen" Kuraia (Akerbeltz)
Bide guztiak probatu
Phil-ek, pertsonaiak ez marmotak, (bien artean desberdintasunen bat baldin badago) denetarik egiten du zikloarekin amaitzeko: Tonelada pastel jan, suizidatu, larrua jo, pianoa joten ikasi, izotzezko estatuak egiten ikasi, kotxez trenbidetik ibili, egunean hamar zigarro pakete erre⦠eta halere osatugabe sentitzen da, hilezkorra da baina ez zoriontsua.

Putzu berdinean hanka sartu
Bide desberdinak probatzen dituen arren, behin eta berriz putzu berdinean sartzen du hanka.
Ez balego etorkizunik?
"Etorkizuna ikusi dezakedala sinesten dut, egun guztiak berdinak bait dira" NIN (Every day is exactly the same)
Zer gertatuko zen lau urtaroak neguak izango balira? egun guztiak beltzak balira? etorkizunik gabeko herri batean biziko bagina? Otsailak 2 etengabe batean biziko bagina?
Bere itzala baino gehiago ikusi
Zikloari amaiera emateko, negu gorriarekin amaitzeko aukera bakarra. Itzalaz haratago ikustea da, egozentrismoa ukatu eta eskuzabal jokatzea. Benetan berriak diren bideak aukeratzea, amodioa indargune duen bidea eta ez gorrotoa. Horrek amaitzen du neguarekin eta bestela galdetu gure Phil maiteari.


Erantzunak
File bikaina eta post dotorea! Nik ere oso gustoko dut Atrapado en el tiempo.
Polita izango litzateke nahi duzuna egitea ondorioak izango ez dituela jakinda... Hori bai, ez betiko...
Nork: indezent.2010/02/03 10:02:31.248 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Orain dela gutxi ezagutu nuen Confucio filosofo txinatarraren esaldi bat: CUANDO TENGAS UNA IDEA PIENSA EN LAS CONSECUENCIAS.
Polita izango zen, bai, nahi duzuna egin ahal izatea ondorioak izango ez dituela jakinda. Baina nik galdetzen diot nere buruari ea Phil-ek, pertsonaiak ez marmota :-p, ondorioak izango al zituen ala ez behin bukle hortatik irtenda. Otsailaren 3an pentsatzen hasiko balitz, aurreko egunean egin duenarekin? Bere buruaz beste egiten saiatu da behin baino gehiagotan; ez al du horrek ondoriorik izango bere izaeran?
Nork: .2010/02/13 10:19:15.370 GMT+1