Onartzen dot, ez daukat irakurtzeko ohiturarik, play stationaren belaunaldikoa naiz, baina batzutan ordea irakurtzeko gogua sartzen jatenian gustora irakurtzen ditut liburuak, gehienbat oporretan hartzen dot lan hori eta beste batzutan kurtso erdixan.
Gaur bezela. Liburu zehatz baten bila joan berri naiz Bergarako liburutegira arratsaldeko plana inda baina ustekabean hartu doten berri batek nere plana apurtu dau, nik irakurtzia nahi neban liburuaren bi aliak okupauta dare eta gainera beste 10!! pertsonako listia dago nere aurretik. Bakoitzak 20 egun ditxu liburu hau irakurtzeko beraz 10*20/2 =100 egun itxoin biakot gutxienez (hori entregatzeko eguna errespetatzen badabe...).
Gaur egun ez dala irakurtzen behin eta berriz entzun izan dot eta nik hori uste neban baina gaurkuak zalantza asko ekarri dost burura. Gutxi irakurtzen da? edo liburu desberdin gutxi? edo agian oraindik kezkagarrixaua gutxi irakurtziaz gain, ez dago liburu aniztasunik irakurleon artean?
Ta apirilak 23, asteazkena, liburuaren eguna agian nire kezkak alde batera utziko dituzte egun horretan, orain azkenean libururik gabe geratu naizenez pelikula bat ikustea pentsatu dut (segituan botatzen dut toaila bai...), beno palomitak egitera noa, geruarte!


Idatzi artikulu bat