Jose
Luis Korta eta Juanito
Oiarzabal momentu oroigarri askoren protagonista izan dira ‘El
conquistador’, globomediak ETBrentzako ekoizten duen, programaren
historiaren zehar.
Aurtengo edizioan agertu eta esandakoa ordea, nire ustez,
inoiz sortu duten egoera barregarri eta interesgarriena da.
Dena Andeka
Rico Bilbotarra programara heltzen denean hasten da, onena bideoa ikustea
izango da (2’ 54’’ momentutik aurrera hasten da zati interesgarria)
Banderaren anekdotak, egia esan niri bost axola dit. Sinboloek
egiten dute min gurean, hori behin eta berriz ikusi dugula uste dut.
Bideoko momentu interesgarria, nire ustez, Korta eta
Juanito politikaz hitz egiten hasten direnean sortzen da. Lehendakaria eta
identitate normaleko gizarte berriari buruz berbetan hasten direnean, zehazki 4’
33’’ momentuan Eusko Legebiltzarraren aurkako zirian.
Denborak erakutsiko du, Andeka pertsonaiaren etorkizuna
nolakoa izango den reality honetan.
Printzipioz horrelako ausardia edo lotsagabekeriarekin joaten diren denak,
azkar eramaten dute beraien ternua etxera.
Gainera, pentsamendu politikoaz gain, ez dirudi oso adimentsua.
Bizitza honetan ezin da anti ezer
izan dio Bilbotarrak, Andeka kontuz pentsamendu horrekin,antien antia paradoxan jausteko arriskua duzu eta. Guztiok gara
zerbaiten aldekoa eta beste gauza batzuen aurkakoa, pentsamendu kritiko eta
irekia duela erakustea nahi duen batek, bere sinesgarritasun guztia galtzen du
Madrileko tatuaia harropuzkeria horrekin erakustean. Izan eta pentsatu nahi
duzuna, baina koherentzia mantendu mesedez …
Pena, sare sozialetan Andekari eta bideo honi ematen
dioten tratamendua. Programa ikusten ez duen jende askok ikusi du momentu hau
eta Korta eta Juanito aurrez ezagutu gabe, testuinguritik guztiz atera dira
beraien hitzak. Dena den, horrelako hitz batzuk ETBren barruan entzute soila,
gaur egun garaipentzat jo dezakegu.


Erantzunak
Hala ere, ez dut uste Andekak integrazio arazorik edukiko duenik. Ziur nago ez duela arbuiaketarik jasango. Abentura horretako pertsona orok badakizkite bizitza hontako baloreak zeintzuk diren eta beraz, ez dut uste problema handirik sortuko denik. Gainera, dezente iraungo duelakoan nago, Kortak duelo batera bidali ezean.
Nik pertsonalki, ez nuke tipo hau Patagoniaraino eramango, baina utz dezagun politika eta kontu guzti horiek alde batera eta gozatu dezagun jokuaz.
Nork: gutizia.2010/02/17 23:37:09.627 GMT+1
http://gutizia.blogspot.com
Nork: Jon Harispe.2010/02/19 17:03:22.186 GMT+1
elyangtze.blogspot.com
Nork: olatzartola.2010/02/20 13:55:24.585 GMT+1
www.hitzsetatuak.wordpress.com
Nork: jokin.2010/02/21 16:41:34.080 GMT+1
http://jguridi.blogs.mondragon.edu