Horregatik azken hilabeteetan momentu horretarako aproposa den musikaren bila ibili naiz, gabetan ohean etzanda entzuteko musikaren bila.
Azkenean lehendik ezagutzen nituen diskoak izaten badira ere gehien entzuten ditudanak, talde interesgarri berri batzuk ezagutu ditudala ere esan dezaket, guztiak batu eta 25 onenak aukeratzen saiatu naiz gaurkoan, hor doa lista, inongo ordenarik gabe.
WEEZER - Green album

Weezer taldeak kolore askotako diskoak atera ditu, gaurkorako berdearekin gelditzen naiz.
A PERFECT CIRCLE – eMOTIVe

Maynard James-en proiektu paralelo honek disko interesgarri asko ditu, gaurkorako eMOTIVe aukeratu dut, bakea nahi edo gai bezala jorratzea amankomun duten 12 kanten bertsioak, amesteko prest uzten dizun diskoa.
ANARI – zebra

Disko berriaren zain gauden honetan, beraren lan borobilena goraipatzea besterik ez daukat, niretako euskal bakarlari interesgarriena, ez da gutxi.
DONNIE DARKO – Filmaren soinu banda

INXS “Never Tear Us Apart”, Joy Division “Love Will Tear Us Apart” edo Michael Andrews & Gary Jules “Mad World” bezalako abesti ezin hobeak.
BRANT BJORK –Jalamanta

Stoner doinuak, Kyuss-en 5. diskoa bezala ezaguna den disko hau desertuarekin amesteko ezin aproposagoa da.
GU TA GUTARRAK - Bertso Berriak eta Lagun Zaharrak
Bertsoak musikatuz emaitza interesgarri bat ateratzen da.
JEFF BUCKLEY – Grace

Denboraz baino lehen joan zitzaigun artista honen maisu lana, historia guztiko disko onenen listan sartzeko merituak dituen diskoa, ez baduzu ezagutzen ez dakit zeren zain zauden.
JETHRO TULL – Aqualung

Disko konpaktua da, bere beste disko batzuekin saiatu naizen arren, hau da gustoko dudan bakarra, agian pertsonalki esanahi bat duelako, ez dakit, dena den kalitate handiko lana da.
JOE SATRIANI - Surfing With The Alien

Logurari aurre egiteko, doinu mantsoak bakarrik balio dutela uzte baduzu, oker zaude. Satriani maisu bat da, eta hau bere maisulana, oso gomendagarria.
LEONARD COHEN - I'm your man

Barakaldora joateko aukerarik gabe gelditu banintz ere, Leonard Cohen oso gustuko dut, bereziki disko hau.
LISABÖ – Ezlekuak

Lisabö taldearen azken lana ezin trinkoagoa da, zortzi kanta baino gehiago, disko bat da, guztiak dira Ezleku. Mugitu gabe bidaiatzeko egina.
MAHASTER RIVER- Irtenbiderik gabeko autobideak

Bergarako hirukotearen lehen diskoa ezin aproposagoa da gaurko gaia lantzeko, akorde intimoak, melodia lasaiak.
MUSE - Absolution [Instrumental]

Joan den urtean atera zuten bitxikeria hau, absolution disko famatua baina formatu instrumentalean, insomnioa gainditzeko edo karaokerako balio du, bakoitzak aukera dezala.
RADIOHEAD - Amnesiac
Ez da Radiohead en disko hoberena, baina nire ustez gaurko gaiarekin hobetuen datorrena bai. Gitarra rockeroak albo batera utzi eta elektronikarekin esperimentatu, berdin da zer erabili, radiohead kalitatearen sinonimoa da eta.
RAFA RUEDA - Saredun eskua (2006)

PI L.T. taldeko abeslari ohiak, bakarlari bezala nahikoa disko atera dituen arren, nire gustukoena hau dudarik gabe, askotan entzuten dudan diskoa, letra onak eta musika lasaigarria.
SIGUR RÓS - Með suð í eyrum við spilum endalaust

Diskoaren izenburua ahoskagaitza izan arren, musika lehen entzunalditik asimilatzen da, islandiarraren azken diskoa, aproposa musika lasai positiboarekin lokartzea behar dugun egunetarako.
U2- The Joshua Tree

Topiko bezala hartu daiteke dagoeneko, baina Irlandesen diskoa hoberena da dudarik gabe. Kanta guztietan mantentzen da kalitatea.
DEPECHE MODE-The Sound Of The Universe

Erabilera aunitzeko musika egin izan ohi duen taldea, larunbatean dantza egiteko edo ardiak zenbatzeko erabilgarria, beraien diska onena izan ez arren, azken aldian entzunaldi asko eskeintzen diodan diskoa dela esan dezaket.
PATRICK WOLF - Wind In The Wires

Harpa, klabezina, kitarra, pianoa, organoa, biolina… bezalako instrumentuak batu eta emaitza katalogaezina aterako da, ez dakit rock, folk edo teknoa den, dakidan bakarra da gustuko dudala.
NIKOLA SARCEVIC - Roll Roll And Flee

Millencolin hxc melodiko talde ezagunaren abeslariaren proiektu akustikoa da, estilo honetako disko gehienak bezala, aproposak gaurko gairako.
BIHOTZ BAKARTIEN KLUBA - Katamalo

Proiektu batetan Gorka Urbizu izena irakurtzeko aukera badago, gutxienez saiakera bat merezi duela uste dut, kasu honetan arrazoi horregatik entzuten hasi banintz ere, estimu handiko diskoa bihurtu da dagoeneko. Literatura musikatua, katamaloa kendu eta amesteko aproposa.
SOULSAVERS – Broken

Ez dakit arimak salbatzeko gai izango diren, baina REM fasera heltzeko izan ohi dugun helburua lortzeko aproposak dira.
ZEA-MAYS –Harrobian

Zea-mays-en disko guztiak dute zerbait espeziala, baina gaurko gaiarekin hobetoen datorrena hurrengo hau dela uste dut. Zuzeneko indartsuengatik ezagunak badira ere, Aioraren ahotsak ez du mugarik ezagutzen.
BON IVER - For Emma, Forever Ago

Aste honetan bertan ezagutu dudan diskoa, The indezents blogean irakurri nuen diskaren historia eta ikusminak jota edo, deskargatzea erabaki nuen, erabaki ona izan nuela esan beharra daukat.
PINK FLOYD – The Wall

Ez dauka aurkezpen beharrik, guztiok ezagutzen dugu maisulan hau.
Insomnioa gainditzeko helburuarekin itsutzen banintz, diska gehienak bakarlari, jazz estilo edo filmen soinu bandak izango ziren, horregaitik lista guztiz subjektiboa egitea iruditu zait egokiena.
Baten batek listako diskoren bat aurkitzeko zailtasunak baditu, jarri nirekin harremanetan eta oso gustura igoko diot diskoa.
Bukatzeko, esan beharra daukat, hasieran aurreikusita neukana baino zailagoa egin zaidala 25 disko aukeratzea, lista bukatuta neukanean, bertako batzuk kentzea eta beste batzuk gehitzea pentsatu dut, baina azkenean lista natural bat gelditzeko eta burutik jota ez amaitzeko, burura etorri diren lehen 25 diskoak ustea pentsatu dut. Hurrengo baten kanpoan gelditu direnekin beste 25eko lista bat egingo dut.
Bestalde, zuek zer disko gehituko zenuten?




Erantzunak
Jesu - Silver
Standstill - Vivalaguerra
Do make say think - other truths
Arcade Fire - Funeral
Giant Squid - Ichthyologist (kanta batzuk)
Neurosis - The eye of every storm
Oceansize - Frames
CALLISTO - NOIR
Joy Division - Unknown pleasures
Mogwai - The hawk is hawling
Explosions in the sky-ren edozer
Nork: telly.2009/10/17 14:51:12.143 GMT+2
testicularsoundexpress.wordress.com
Nork: indezent.2009/10/18 15:20:53.070 GMT+2
http://www.blogak.com/theindezents
Nork: Ibantxo.2009/10/28 20:53:07.550 GMT+1
www.blogak.com/txikiavshandia
Gaueko tenoreetan, ene belarrietatik barna musikari ugariren ahotsak sartzea dut atsegin, hona ene zerrenda:
1.- Joe Strummer & The Mescaleros "Streetcore"
2.- Fiachras "Fiachras"
3.- Madness "Divine Madness"
4.- Xabier Lete "Xenpelar-Bilintx" eta "Hurbil Iragana"
5.- Duncan Dhu "Piedras"
Ekhia galduren da mendilerroaren atzean, eta etorriren da ostera ere agertuko den instanta. Orduan nik konputadora pizturen dut eta ikusiren, begiak zabaldurik, ea nire konpakten kritika ala balorazioren bat zure blogean eginda duzun. Hala balitz, eskerturik legoke ene bihotza.
Nork: Etcheberry.2009/11/11 10:37:44.206 GMT+1
http://etcheberryonthe beach.com
1.- The Dandy Warhols- Thirteen Tales From Urban Bohemia
2.- Gari- 0-tik
3.- Joy Divison- Unkown Pleasures
4.- Kaiser Chiefs- Employment eta Your Truly Angry Mob
5.- Led Zeppelin- Early days
6.- Lighthouse Family- Greatest Hits
7.- Mooney Suzuki- Alive & Amplified
8.- Rory Gallagher- Big Guns
Nork: ostolaza.2009/11/11 16:54:23.759 GMT+1
http://ostolaza.mundua.com