Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/06 15:32:48.288 GMT+2

Ikastolan ikusitako filmak

Gure udako gabak normalean tertulietan amaitzen dira, horrela beste egunean pelikula batzuk komentatzen geundela lagun bati film bat gomendatzean, beste batek mespretxuz, film hori ikastolan ikusi zuela esan zuen eta orain oporretan gaudela gogorazi zidan.

 

Kuriosoa iruditzen zait batzuk derrigorrezko eskolan ikusten diren filmei hartzen dioten amorrua. Seguruenik liburuekin fenomeno hau arruntagoa izango da, baina nire zaletasunetako bat zinema denez, ikastolan ikusi nituen filmak aztertzea bururatu zait.

 

Derrigorrezko bigarren hezkuntza baino lehenago ikusi nituenak alde batera utzi ditut gehienak marrazki bizidunak izan bai ziren.

 

DBH

 

Suaren bila: Gehienak errekako eszena bakarrik gogoratzen duten arren, nire ustez kriston film bat da, historikoki oso zehatza, interneten irakurri nuen zuzendaria urte bete ibili zela garaiko hizkuntzak aztertzen...

 

La lista de Schindler: Ez da nire film gustukoenetarikoa baina eskolan ikusteko oso aproposa bai, historia ona, musika ona, film ona.

 

Tierra y libertad: gerra zibilari buruz ikusi dudan filmik interesgarriena, historia ikasgaian ikusteko oso aproposa.

 

 

Batxilergoa:

 

 

Rebelion en las ondas: Laurogeigarren hamarkadako estetika da nire ahulezietako bat, gainera irrati piraten indarra, sistemaren aurkako jarrera, eskolen faltsukeriak eskolako film batetan... oso film ona iruditzen zait eta seguruenik institutuan ikusteko aukerarik gabe gelditzen banintz filma ezagutu barik geldituko nintzen. Everybody Knows...

 

El odio: Eukal herrian gorrotoak nora eramaten gaituen argi badago ere, film honek frantziako behe-auzoetako egoerak maisutasunez erakusten dizkigu. Eskolarako aproposa.

 

Blade runner: Nire film gustukoenetariko bat, uste dut gelan ikusi genuenean jendeak ez ziola merezi duen arreta jarri eta aurkako kritika ugari entzun behar izan nituen, hau da agian post honetan hobeto gelditzen den adibidea, film ilun bat da, distopikoa, ziberpunka, filosofikoa eta horrelako filmekin, zinemazalea ez den gazte bat, ondo eramatea zaila izaten da. Lokalean lagun artean berriro ikusi dugun batzuetan jendeak eskolan ikusitakoan baino onagoa zela esan izan dit. Desberdina da film bat iniziatiba propioz ikustea edo eskolako irakasle batek esanda lan bat egiteko.

 

La chaqueta metálica: Stanley kubrick en film onena ez izan arren, film belikoen artean oso ona iruditzen zait eta eskolarako aproposa.

 

Haz lo que debas: Eskolan ikusi ditudan film guztietatik seguruenik hau izan da niretako onuragarriena, dagoeneko film hau mitifikatuta daukat, berari esker ezagutu nuen Spike Lee eta beraren filmak (Get on the bus nire filmik gustukoenetariko bat), film honi esker nire ukabilak love eta hate hitzekin tatuatzeko gogoa sortu zait, film honi esker gogoan dut Radio Raheem eta Powell reberendua, film honek markatu egin zidan, horregatik oso aproposa ikusten dut eskolan ikusteko.

 

Ikastolan ikusitako ze film gogoratzen duzue zuek?

 

Nork: Demonocrazy.2009/07/06 15:32:48.288 GMT+2
Etiketak: zinema | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zure 80 hamarkadarekiko zaletasun irrazionala eta Blade Runner -i diozun eta baloratzen hasiko ez naizen amodioa alde batera utziz, Suaren Bila pelikula haundia nabarmendu beharra daukat eta errekako eszena gure generazio guztiaren barrenean markatuta gelditu dela aipatu.

Aparte, nere kasuan gogoratzen det Dersu Uzala pelikula mitikoa jarri zigutela biologiako klase batean eta, noski, inorri ez zitzaion ezer gustatu. Ni gaixo jarri nintzan eta kriston penakin gelditu nintzan eta oraindik ere pendiente daukat. Bestela nahiko pelikula duinak jarri zizkiguten: El Pianista, 11S-ri buruzko hainbat korto, Crash... eta inoiz ikusi deten bodrio izugarrietako bat: Alatriste. Buff, mierdaca itzela.

Nork: tellyzagalas.2009/07/06 22:13:53.304 GMT+2
testicularsoundexpress.wordpress.com

Jode, pelikula onak ikusi zenituzten. Nire kasuan, La lista de Schindler, Ben-Hur, El aceite de la vida, El peque se va de marcha, Indiana Jones, en busca del arca perdida, Tintinen pelikularenbat, El bola,......

Nork: josu.2009/07/07 18:44:17.541 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak