Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/25 21:30:26.451 GMT+2

High Frequency Active Auroral Research Program

 

HAARP en berri orain dela gutxi izan nuen, Muse musika taldearen DVD berriaren izenburua nondik zetorren ikustera joan nintzenean zeahazki esanda. Benetan harrituta geratu nintzen proiektu honekin.

 

            

 

Esagutzen ez duzuenentzat, HAARPek ofizialki ionosferara uhinak isurtzen ditu eta beraien portaera ikertzen du. Horretarako oso frekuentzia altuak dituzten uhinak isurtzen dituzte, ionosfera berogailu efektua simulatuz.

 

Hor arte, zati ofiziala, baina benetan jende askorentzako beste nahi batzuk daude Marinak eta Estatu Batuetako armadak finantzatzen duen proiektuaren atzean. Horrelako uhinak mundu guztira bidaltzeko ahalmena duen proiektua da eta uhin hauek eguraldian eragina dute, hemen hasten da zientzia eta etikaren muga. Gizakiak eguraldia kontrolatzen badu, gerra berri bat egiteko era sortzen da, lurraldeak lehortuz, dirua duten tokiak zainduz, terremotoak sortuz... Beldurgarria benetan.

 

Baina hori ez da dena, gizakiaren garunak frekuentzia finko batean funtzionatzen du, eta HAARP bezelako uhin indartsuekin uhin hauek desorekatu dezakete,  Schumann uhinak frogatzen dute hau. Beraz gizartearen kontzientzia, garunen kontrola, fikziozko pelikuletan ikusten duguna egiteko kapazak dira.

 

Gainera datuak kontrolatzeko ere erabili dezakete, mundu guztiko uhinak ikertuz, anai handi digitala, mugikorrak, internet...

 

Guzti hau oso ondo azalduta dagoen webgune bat aurkitu dut(gazteleraz) eta bideo bat ere(ingeleses).

 

Gainera Google earth en eskutik instalazioak ikustera joan naizenean, beste gauza interesgarri batekin jo dut, foro batean ikusi dudanez, HAARP en base ofizialaren ondoan (jarri google earth en 62º 11' 141º 18' ) zentsuraturik dagoen zonalde bat dago, base ofizialetik 200 km tara.

 

 

 

            Ikusi google earth ek zentsuratzen dituen guenak

Nork: Demonocrazy.2008/04/25 21:30:26.451 GMT+2
Etiketak: zientzia etika muse uhinak haarp uhina | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

George Orwellen mundua! Akojonantia da horrelako gauzekin topatzia... gure duintasunaren erabateko desagerpena! Duintasunen apokalipsia! Zeintuzk dira lau zaldunak? Bat EROSKI dala esango nuke! jiji EROSKI baño, mrkatalgune erraldoiak!

Nork: Ibantxo.2008/04/29 21:59:09.151 GMT+2

George Orwellen mundua! Akojonantia da horrelako gauzekin topatzia... gure duintasunaren erabateko desagerpena! Duintasunen apokalipsia! Zeintuzk dira lau zaldunak? Bat EROSKI dala esango nuke! jiji EROSKI baño, mrkatalgune erraldoiak!

Nork: Ibantxo.2008/04/29 21:59:21.407 GMT+2

Zure blog oso interesgarria da.  Ez  dut dena aditu, baina egun bat asiro ikusiko dut.

Ez dut jakin bera jakin du guk HAARPko "Wirrak's consultorio personal"en hitz egin dugu xDD

Barkatu duzu nire euskera. Ez naiz euskaldun.

Hurrengora arte!

Nork: zegers.2008/05/25 20:03:31.076 GMT+2
http://infestz.blogspot.com

Errenferentziak:

...">El poder de tu voz zentsuratuta Errepublika eta ApostasiaHigh Frequency Active Auroral Research Program Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/06/17 12:57:09.234 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak