Hiztegi batean Demokrazia hitza begiratzean “Demokrazia subiranotasuna herri guztiaren esku uzten duen erregimen mota edo sistema politikoa da” irakurtzeko aukera izan berri dut, orduan nire uste apalez espaina estatuan bizi berri ditugun hauteskundeak ez dira demokratikoak, argudiorik gabe gauzak esatea ezer ez esatea bezala denez, labur labur iñor aspertu gabe xehetasun batzuk egingo ditut.
Espainiako hauteskundeak ez dira demokratikoak...
...ideia guztiak parte hartzeko aukera ez dutelako. (herri guztiak, partido guztiak...)
...desberdin pentsatzearren hil egin ahal zaituztelako (Barkatu Isaias zure izena erabiltzearren)
...bipartidismo ofiziala dagoelako, denon diruarekin eztabaida polarizatuak egiten, telebistan bi opzioa bakarrik...
...D´Hont sistemak bipartidismoa berrelikatzen duelako.
...sistema probintzialak hirugarren indar politikoa ezabatzen duelako (ikusi beheko taula)
...etengabe gezurrez kutsatzen digutelako.
...ez dagoelako adierazpen askatasunik.
... erregea eta konstituzioa ezin direlako ukitu hauteskunde bidez ere.
... gizarteak beldurra duelako.
eta abar luze bat.
Laburbilduz; hauteskunde zuzenbidea eta oinarrizko eskubideak ez direlako errespetatzen.
|
|
Jarleku ofizialak atzoko hauteskundeetan |
Nola geldituko ziren jarlekuak boto guztiak berdin balioko balute |
|
PSOE |
169 |
160 |
|
PP |
153 |
146 |
|
IU |
2 |
14 |
|
CIU |
11 |
11 |
|
EAJ |
6 |
5 |
|
UPyD |
1 |
5 |
|
ERC |
3 |
4 |
|
BNG |
2 |
3 |
|
CC-PNC |
2 |
2 |
|
Na-Bai |
1 |
0 |


Idatzi artikulu bat