Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/07 22:05:51.144 GMT+2

Grebari buruzko pintaketa

            Dagoeneko denok dakigu bihar Arrasaterako greba orokor bat antolatuta dagoela, kasualitatez bihar MU unibertsitateko San Pankrazio jaiak ospatzen ziren eta grebarengaitik normala den moduan jai hauek bertan behera gelditu dira, bozketa bidez erabaki da, ikasleen ahotsa greba egitea izan da.

 

Testuinguru horretan kokatzen da gaurko pasadizoa, bozketatik irten eta klasera bidean nengoela kortxo baten pintada bat ikusi dot, grebara deitzen zuen kartel baten onduan zera jartzen zeban testualki “Huelga? No a la imposición!!”.

 

Inposizioa? Ikasle guztiak izan dute bozkatzeko aukera, benetan inposizioa dena alkate bat frogabarik kartzelara eramatea da, politikoki lortu ez dena judizialki lortuz.

 

Baina pintadak benetan pentsakor uzteko arrazoia beste bat da, pentsatu pintada berbera euskaraz egongo balitz, “Greba? Inposaketarik ez!!”  orduan agian inposaketa Ino kartzelaratzea izan dela esan nahi duela pentsatuko nuke. Hizkuntza eta politika ez dira erlazionatu behar, baina adibide honetan nik behintzat inkontzienteki erlazionatzen ditudala frogatu dut.

 montxo

Nork: Demonocrazy.2008/05/07 22:05:51.144 GMT+2
Etiketak: greba | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Egia esan nik ez dot hola ulertu.  Galdera ikur horrek ikutu berezi bat emoten dotza esaldiari. Inoren gartzelaratzearen inposaketari buruzkoa zela pentsatuko nuke hau idatzita egongo balitz: Greba!! Inposaketarik ez!! Galdera ikur hori ironia puntua ematen dotza esaldiari...

Nork: Ibantxo.2008/05/08 09:48:06.220 GMT+2

Errenferentziak:

...href="http://goiena.net/blogak/demonocrazy/high-frequency-active-auroral-research-program">High Frequency Active Auroral Research ProgramGrebari buruzko pintaketa   Musika/Kultura:   Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/06/17 12:57:09.680 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak