Denbora asko pasa da azkenengo aldiz “Regreso al futuro” trilogia ikusi
nuenetik, egia esan hiru pelikulak ikusita eduki arren telebista bidez ,
erdizka, merezi duten arreta eman gabe, desordenatuta, iragarkiekin... ikusita
nituen.
Horregaitik, Doc jaunaren omenez 3 gabetan 3 pelikulak ikusi ditut,
jarraian, internetetik deskargatuta kalitate onean.
Aurretik ohartu ez nintzen detaile mordoaz konturatu naiz, akats asko ere aurkitu
ditut bigarren eta hirugarren pelikuletan, izan ere lehen filma egin zutenean
ez zeukaten pentsatuta saga jarraitzea, baina ekonomikoki gauzak ondo joan
zirenez, beste bi film egin zituzten.
Filmak ikusi ondoren wikipediatik pasa naiz detaile gehiago aurkitzeko eta
bertan eskema hau aurkitu dut (Spoiler: filmak ez
badituzu ikusi ez jarraitu irakurtzen):
Bertan hiru pelikuletan denboraren zehar egiten diren bidai guztiak
agertzen dira, argi ikusten da lehen eta azken filmak erraz ulertzen direla,
bidai gutxi daude, baina bigarren filmeko bidaia guztiak ulertzeko pentsatu
egin behar da.
Gainera orain fresko dudala historia osoa, eskeman bidaia batzuk falta
direla konturatu naiz, adibidez, Timeline 8 an Doc eta beraren emazteak trenean
egiten duten azkenengo 2 bidaiak falta dira.
Bestalde filmean akats asko aurkitu ditudan arren, bat azpimarratuko nuke,
Biff pertsonaiak etorkizuna aldatzeko egiten duen bidaian (timeline 4) iragana
aldatzen du, beraz etorkizun alternatibo bat sortzen du (bera aberatsa
bihurtzen den etorkizuna), kirolen gida eman ondoren berriro ere etorkizunera
joaten da, baina filmean Timeline 3 ra joaten den arren, iragana aldatu duenez
bidaia horretan Timeline 5 era joan beharko zen, Doc denboran bidaiatzeko
makinarik gabe geratuz eta saga guztia aldatuz. Gainera situazio honek paradoxa
asko sortuko luke.
Badirudi gizakia ez dela inoiz prest egongo denbora kontrolatzeko, beraz
bitartean De Loreanik ez dugunez joku bat aurkeztuko dizuet:
Logika erabili behar da flash joku honetan, bertan denboraren zehar
bidaiatu beharko duzu nibelez pasatzeko, zure bidaiek erreakzioak edukiko dute
iraganean eta etorkizunean, helburua ikono bat hartzea eta ondoren jaio zaren
makinara bueltatzea.
Baina kontuz, zure akzio batek zure iraganeko pertsonan geizki eragiten
badu zureak egin du, paradoxa jokuan galtzeko era bat da.
Azaltzeko zaila den arren, ondo kalkulatzen baduzu iraganean egindako
aldaketak etorkizunean lagunduko dizute.
Nik kostata, jokuko 35 nibelak
gainditu ditut, animo etorkizunera itzultzen zaretenean elkaturko gara berriz eta gogoratu,
etorkizuna ez dago idatzita!


Idatzi artikulu bat