Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/20 19:42:01.499 GMT+2

Estatu batuetako famili gorrotatuena

Louis Theroux: The most hated family in America

 

 

Estatu Batuetako gizartea askotan aztertu dugu, oraingoan kasu berezi bat ikusteko aukera izango dugu, bibliatik dogma asko etara daitezke, baina eliza honena kasu berezia da.

 

Fitxa teknikoa:

 

Generoa: Dokumentala / Gizartea

Jatorrizko izenburua: Louis Theroux: The most hated family in America

Iraupena: 58 minutu

Urtea: 2007

Ekoizlea: BBC

 

Argumentua:

 

“Eman eskerrak Jainkoari soldaduak hiltzeagaitik” eta “Homosexualak hiltzen direnean jainkoak barre egiten du” bezelako esloganekin normala da familia hau Estatu Batuetako famili gorrotatuena bihurtzea. Louis Theroux kazetaria familia honekin bizitzen egon da dokumental hau sortzeko, 71 pertsonak sortzen dute Eliza hau, gehienak familia berekoak izanik, beraien ustez Jainkoak mundu guztia infernura bidaliko du homosexualei eskubideak emateagaitik. Dokumentalean sekta honen kontraesanak ikusteko aukera izango dugu, nola garbitzen dioten burua beraien umeei, nola joaten diren hiletetara, homofobiaren muturra, etika zer den ez dakiten jendea.

 

Ikusi baino lehen badaezpada digestioa egin eta ondo mentalizatu, benetan pertsona gorrotagarriak dira eta.

 


www.Tu.tv

 

Dokumentala deskargatzeko

Nork: Demonocrazy.2008/07/20 19:42:01.499 GMT+2
Etiketak: homofobia batuak dokumentala estatu erlijioa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

jontxo!

Nork: oier u..2010/02/10 14:32:04.188 GMT+1

Errenferentziak:

.../blogak/demonocrazy/firefox-3-download-day">Firefox 3 - Download day Blog Day Estatu batuetako famili gorrotatuena Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/11/22 12:20:05.745 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak