Pasa den
larunbatean, Bergaran, erramu zapatua ospatu genuen. Goizean feria eta gabean azken
urteetan esponentzialki hasten doan festa.
Ekimen berri eta
ezohiko bat ere izan zen, zabalotegi aretoan 12-14 urteko gazteendako disko
jartzaile bat jarri zuen udaletxeak. Ideia interesgarria eta berritzailea
iruditu zitzaidan. Adin horretako jendearendako gauza gutxi daude eta ondo
akordatzen naiz, orain dela urte batzuk, galduta ibiltzen ginela egitarauan
guretako zerbait bilatzen.
Arazoa edo nire
kezka ordea, DJak zer musika mota jarriko zuen zen. Makurtuta bertaratzea ere
pentsatu nuen SGAEko estupa baten antzera, baina normala den bezala ez nintzen atrebitu.
Gaur
goiena.net-en festaren irudi batzuk jarri dituzte eta bertan susmatzen nuena baieztatzen
da. Patxanga festa izan zen.
Aspertuta nago
egoera musikal honekin, larunbatetan musikaz kexatzen naizenean, gehiengoak
Lady gaga, parrapapa edo reggaetona gustatzen zaiola argudiatzen didate lagunek
eta beste musika estiloak ez direla festarako esaten didate.
Galdera betikoa
da, gehiengoari patxanga gustatzen zaiolako jartzen da patxanga? edo patxanga
jartzen delako gustatzen zaio gehiengoari musika estilo hori? Rock, folk, punk,
jazz, pop, hardcore, heavy, thrash, rap, techno edo beste mila etiketatako
kanta dantzagarri asko daude eta 40
principales edo gazteak-en
anplifikadore izatea ez da aukera bakarra.
12-14 urtetako
gazte guztiei parrapapa festa bat
antolatzen badiegu, musikazaleen harrobiak hartuko duen norabidea argia izango
da. Beharrak sortu egiten ditugu.
Teknologia
berriek imajinatu ere ezin dugun musika kantitate eta barietatea eskaintzen
diguten bitartean, horrelako ekimenek, artaldea 4 hit-ekin asearazten dute eta
hori ez da batere aberasgarria.
Urte gutxi barru,
gazte horiek batxilergora joango dira eta bertan, alternatiba musikalak
aurkituko dituzte, ardi beltz ugarik utziko du artaldea baina beste askorentzako
berandu izango da.
Ekimenak
izugarrizko arrakasta izan zuen eta errepikatu egingo dela erabaki da. Ea
hurrengoan aniztasun handiagoa eskaintzen duten, horrelako zerbait ez zen gaizki
egongo.
Amaitzeko, Berri txarrak-en SMT (Shitty Music Tavern) kantarekin
uzten zaituztet.
Zenbat pijada entzun behar diren
gure inguruko tabernetan
telebistako kateak bailiren
horteroen lehiaketak
Aspertuta gaude
egoerarekin
rock falta honekin
Eta iragarki komertzialek
markatzen badizuete ildoa
esango hemengo taldeek
zertan dute ba geroa
Nazkatuta
Are gehiago esango nuke
eta ez gaizki hartu
hemen rocka hasi zenetik
hogei urte pasa badira
esaidazue zergatik jaialdietan
beti berdina entzuten da
ez al gaude eszenaren alde?
Barkatu ez bazaizu gustatzen
baina jotzera goaz
inoiz baino altu eta ozenago
eta zikinago
Nazkatuta


Erantzunak
Baina zuk beste bereizketa bat egiten duzu, zeren bai baitakit Metallica ez duzula fast food sailean sartzen (nik ere ez). Baina ez nuke esango talde hori musika alternatibo denik ere.
Gustu kontuetan, geroz eta argiago dut gustuak ez direla geure baitakoak, askotan zerbait ez gustatuagatik ere, geure burua konbentzitzen dugu "hau gustatu behar zaik, kauen" mila bider esanda. Kuadrilako batek dio zerbeza ederra dagoela, baina zuri ez zitzaizun gustatu. Hala ere, nola esango duzu hori, nola esango duzu etzaizula zerbeza gustatzen...hemen zerbeza gustatzea legea da. Beraz, edaten jarraitu zenuen, gustatzen zitzaizula esanez....eta halako batean, 100. tragoan edo, gustatu zitzaizun.
Zergatik Arrasaten punk/oi! musikak du hainbeste arrakasta, eta zergatik Lasarten heavy-metalak, eta zergatik Bergaran musika-aditu izatea dago modan? (jaja)
Ba herri horietako bakoitzean, noizbait norbaitek (lider lokalen batek) esan zuelako punk/oi-a/heavya/aditu izatea bikaina duk, motel. Eta beste guztiek ardiak bezala jarraitu zioten. Eta onena da, guztiok uste dugula pribilegiatu batzuk garela entzuten dugun musika entzuteagatik, eta besteek, gizajo horiek, ez dutela ideiarik.
Sinzeridadez: mundu guztiak Anari entzungo balu, nik ez nuke etzungo, seguruenik.
Nork: ostolaza.2010/03/30 11:42:15.389 GMT+2
http://ostolaza.mundua.com/
Estereotipo asko daude, punkia, oizalea, heavy-a, poperoa, rockeroa, mod-a (moda...) eta gehienetan koadrilaka banatzen ziren lehen, orain ordea moda bakarra, bergaran behintzat, patxanga da. Ez dago aipatutako estereotipoen kuadrillarik.
Gustuendako koloreak, ados, baina zuria eta beltza batzuk ez dituzte kolore bezala kontsideratzen eta gazteak-en jartzen dutena bakarrik jaten duenak beltza aukeratu du.
Gustatu zait 'musikan aditua' aizkorakada, baina askotan harrotasunez idazten badut ere, benetan musikalki analfabeto kontsideratzen naiz. Musika itsaso handi bat da eta ez dut ur baso bat ere ez kontrolatzen. Gauza da, itsuen munduan begibakarra erregea dela eta horrela ikusten naiz parrapapa jendearen aurrean.
Azken urteetan Anari oso ezaguna egin da, talde fetixista aldatu beharko duzu jendearen aurrean cool gelditzeko...
Nork: Demonocrazy.2010/03/30 13:29:52.947 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy
arrazoi ematen dizut e, nik ere noski uste dudala batzuek ideiarik ez dutela. Azken batean, norberak erabakitzen du bizitza honetan zertan sakondu (edo ez sakondu), eta batzuek musika aukeratzen dute, besteek beste hobbyren bat duten bitartean. Hori bai, nahiz eta gaur egun modan belarritik erraz sartzen (eta ateratzen) diren doinu patxangeroak daude, beste esparru batzuetan ere gauza bera gertatzen dela iruditzen zait: heavy bat izan daiteke patxangero bat bezain ezjakina. Bakoitzak inguruan entzun duena aukeratu du.
"Gaztea"k ez du deus balio, baina EHko gazteriaren (eta gazte sentitzen direnen) zati handi batek entzuten du, gustura. Ba entzun dezatela, ni ez naute molestatzen. Musika entzutea behintzat zerbait indibiduala da eta nik neure doinuak eskura ditudan bitartean, zoriontsu izaten jarraituko dut.
Nork: ostolaza.2010/03/30 15:26:41.511 GMT+2
http://ostolaza.mundua.com
Nork: ostolaza.2010/03/30 15:33:59.900 GMT+2
http://ostolaza.mundua.com
Nork: Demonocrazy.2010/03/30 15:44:51.337 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy
Garbi dago norberak ezin duela inguruko korroneteetatik at geratu, nik gazteagotan 40 pricipales ikusten nuen eta gaur egun nere lagun batek esaten didan bezala, lau frikik foroetan komentatzen duten musika entzuten dut. Eta guayarena egiteko pelikulak ikusten ditut. Baina kuestioa da beti izan dudala haratago joateko grin hori edo, zure iturri bakarra gaztea bada ba horra jo beharko dezu musika bila... eta bertan gehiengoa letra lelodun abesti sinpleak badira, geroz eta jende gehiago izango da "artaldekoa" (ze koolak garen) eta aberastasuna galtzen da.
Portzierto, musikaz nahi duguna baina historiaz, poesiaz edo nik zer dakit zerri buruz putaidearik ez daukat ideia handirik eta egongo da norbait iritzi berdina izango duena bere hobbyaren ikuspegitik...
Nork: tellychavalas.2010/03/31 21:52:59.150 GMT+2
testicularsoundexpress.wordress.com
Ez dakit hau off-topic izango den edo ez, baina esan beharra neukan: oraindik ez dut entzun euskaraz (eta ez beste inolako hizkuntzetan ere) Berri Txarraken "Zirkua" abestia baino letra hoberik. Nire gusturako, behintzat.
Ondo izan.
Nork: Euskaldun.2010/04/15 17:31:10.918 GMT+2
Nork: olatzartola.2010/04/26 00:53:03.363 GMT+2
hitzsetatuak.wordpress.com
halare, parranda jutegeanen patxanga bai da musika entzunetako bat baña alataguztiz badaude beste hainbat taberna zeinak eztuen patxanga jartzen. nei, tekno etzait gustatzen adibidez ta alare jendeak parranda alakokin botatzea gustukou. nei patxanga gustatzezait, baña segun ze abesti ta ze mota...
hala ta guztiz pentxatzet jendeak entzuteuna bai dala oi bakarrik entzundulako. osea, bea eztalako jarri bilatzen i demas, modan daona entzutea geiena ta beak oi bakarrik entzundulako. osea asuntoa nik ustet bitakoa dala: jendeak patxanga gustatzezaiolako entzuteu ta entzuteulako gustatze zaio.
baña oi nik ustet gauza guztikin gertatzeala...
Nork: olatz artola.2010/04/28 17:01:19.342 GMT+2
hitzsetatuak.wordpress.com