Dagoeneko amaitu da Danbaka musika lehiaketaren lehen zatia, aurtengo 3. edizioak berrikuntza batzuk ekarri dizkigu, esanguratsuena Debagoienaz, gain Debabarreko eta Durangaldeko taldeak aurkezteko aukera izan dutela. Nire ustez honek lehiaketa aberastu du.
Jende askok komentatu dit aurten nibel handia dagoela, nire ustez ezin da esan beste ediziotan baino nibel handiagoa egon denik, baina gauza nibelatuagoa dagoela ordea bai.
Epai mailak lan zaila edukiko du 3 finalistak aukeratzerakoan, horregatik nik esfortzu berdina egitea pentsatu dut eta blog honetan nire iritziz finaleko pasea merezi duten 3 taldeak aipatzea erabaki dut (azkenean kontzertu guztiak ikustera igo gara Elgetara, beraz iritzia emateko bezala nagoela uste dut)
Nire ustez hurrengo hiru taldeak merezi dute finalera joatea:
Norman Gehienbat ahotsa eta kanten estruktura landuak gustatu zitzaizkidan, egiten dutenean sinesten dutela nabari da.
Bitter Honey Beraien lehen kontzertua zela entzun nuenean ez nuen sinetsi, estiloa ez da beste munduko ezer, baina indar asko dute, kantak asko landu dituztela ere nabaritzen da. Abeslariaren eta kitarraren kalitatea altua izan arren benetan nabarmentzekoa baxujoleak eta bateria joleak egiten duten parea, bi pertsona baino bakarra zirela ematen zuen.
The Wet Band Hasieran ez zitzaidan beste munduko talde bat iruditu, baina bigarren kanta hastean gauzak ondo egitea gustoko dutela argi utzi zuten. Aipatzekoa kitarra (Geldi egon ez arren sokak bikain astindu zituen) eta nola ez abeslaria, jarrera bikaina, estetika polita eta garrantzitsuena kriston ahotsa. Gainera amaitzeko Muse en Plug In Baby, zer gehiago eskatu dezaket?
Bestalde beste hiru talde aipatzea gustatuko litzaidake, nire final fiktizio honetan sartu ez arren oso gertu egon direlako, Adi Holden (Kriston kontzertua eman zuten), Foxy Boxxi (Etorkizuna ikusten diet) eta Brankan (Asko transmititzen dute).
Hau da nire final fiktizioa, eta zurea?
Dirudienez astelehenean esango dute nortzuk diren finalistak, ea zeinek asmatzen duen.
EGUNERAKETA(2008/12/22):
Hiru finalistetatik bi asmatu ditut (The Wet Band, Morgan eta Adi Holden dira hiru finalistak), ez dago geizki. Uste dut ez dela sorpresarik egon, 4 talderen artean 3 zatiko pastela jan dute, eta Bitter Honey tarta barik gelditu da (Animo!)
Orain taldeei mugitzea tokatzen zaie, Urtarrilak 16ko finalean ikusiko gara elkar, geruarte!


Erantzunak
Nork: Iban Arantzabal.2008/12/23 00:54:21.185 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Nork: LAntorcha.2009/01/24 12:54:19.789 GMT+1